17:48

Txirrindularitza

XXXI. Mallorcako Challengea

Goossensek bakarkako ihesaldiarekin bereganatu du garaipena

Agentziak| EITB Media

Belgikarra hasieratik izan da probako protagonista, baina 43. kilometrotik aurrera kokatu da ihesaldiko taldean.

  • Kobe Goossens

    Kobe Goossens. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kobe Goossens (Intermarche-Circus-Wanty) txirrindulari belgikarrak irabazi du Andratx-Mirador des Colomer Saria, Garden Hotels-Luxcom Challenge Mallorcako hirugarren proba. 160,9 kilometroko ibilbidea eginik, ihesaldia bakarrik amaitu eta Pelayo Sanchez (Burgos-BH) espainiarraren jazarpena gainditu du.

Sanchez izan da hotzak eta euriak baldintzatutako lasterketan lehen hamarren artean iritsi diren lau txirrindularietako bat: Roger Adria (Kern Pharma), bosgarren postuan, Fernando Barcelo (CJR), seigarrenean, eta Gonzalo Serrano (Movistar Team), zortzigarrenean.

Goosensek (26 urte) bere lehen garaipena lortu du profesionaletan Intermarché-Circus-Wanty taldearekin. Talde horretako kide da iaztik, Challenge Mallorcan bi garaikur eskuratu dituen taldea, joan den asteazkenean Rui Alberto Costa portugaldarrak lortutakoaren ondoren.

Belgikarra hasieratik izan da probako protagonista, baina 43. kilometrotik aurrera kokatu da ihesaldiko taldean.

Aurrerago lasterketaren agintea hartu du, ihesaldia bakarrik amaitu arte.

Larunbat honetan Serra de Tramuntana Trofeoa (Lloseta-Lloseta) jokatuko da, 155.5 kilometrokoa, Challenge Mallorcako azken-aurreko proba.

SAILKAPENA:

1 - GOOSSENS Kobe (Intermarché) 4:07:00

2 - SANCHEZ Pelayo (Burgos-BH) +0:38

3 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) +0:40

4 - MARTINELLI Alessio (Green Project) m. t.

5 - ADRIA Roger (Kern Pharma) m. t.

6 - BARCELO Fernando (Caja Rural) +0:44

7 - BARRE Louis (Arkea) +0:48

8 - SERRANO Gonzalo (Movistar) +0:50

9 - BUCHMANN Emanuel (BORA) +0:53

10 - WANDAHL Frederik (BORA) +0:55

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena