11:00

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Dopatu izana leporatu diote Lance Armstrongi

Erredakzioa

Dopinaren kontrako AEBetako Agentziak (USADA) karguak aurkeztu ditu Lance Armstrong txirrindulari ohiaren aurka, dopatu izana leporatuta. Ondorioz, baliteke Armstrongek irabazi dituen Tourrak galtzea.

  • Lance Armstrong. Argazkia: EFE

    Lance Armstrong. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dopinaren kontrako AEBetako Agentziak (USADA) karguak aurkeztu ditu Lance Armstrong txirrindulari ohiaren aurka, dopatu izana leporatuta. Ondorioz, baliteke Armstrongek irabazi dituen Tourrak galtzea.

USADAk 15 orrialdeko txosten batean aurkeztu ditu karguak. Horietan, 1998 eta 2011 urteen artean EPOa, testosterona eta kortikoideak hartzea eta odol-transfusioak egitea leporatu diote Lance Armstrongi.

Akusazioek ondorioak izan dituzte dagoeneko: Armstrongi ez diote triatloi txapelketetan lehiatzen utziko.

Txirrindulariari 2009 eta 2010 urteetan hartutako odol laginak dituela adierazi du USADAk, eta “odola manipulatu eta EPOa erabili dela” badakiela azaldu du, Washington Post egunkariak argitaratu duenaren arabera.

Michele Ferrari mediku italiarra eta Johan Bruyneel kirol zuzendaria kasuan sartuta daudela ere azaldu du USADAk.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    24 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena