19:58

Txirrindularitza

GARAIPENA

Haimar Zubeldiak irabazi du Arabiako Titan Desert lasterketako etapa nagusia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Usurbildarra David Valero liderrarekin batera helmugaratu da. Bestalde, Julen Zubero bosgarren izan da etapan.

  • Haimar Zubeldia (eskuinean), David Valeroren (ezkerrean) aurretik helmugaratzen

    Haimar Zubeldia (eskuinean), David Valeroren (ezkerrean) aurretik helmugaratzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Haimar Zubeldia gipuzkoarrak (Usurbil, 45 urte), Frantziako 16 Tour eta Espainiako 12 Vuelta korritutako profesional ohiak, bere palmaresa estreinatu du Saudi Arabiako Titan Desert lasterketan, azken aurreko etapan David Valero liderrari gailenduta.

Hirugarren etapak 139 kilometroko ibilbide amaigabea eta 1.200 metroko desnibela izan ditu, eta Zubeldia-Valero elkarteak ezin hobeto funtzionatu du.

Lehen etapa mendiko bizikletako munduko txapeldunordeak irabazi bazuen, eta bigarrena Julen Zubero bizkaitarrarentzat izan bazen, hirugarrena, berriz, Zubeldiak eskuratu du. Bi txirrindulariak elkarrekin iritsi dira helmugara, Saudi Arabiako basamortu ederrean ia 6 orduko jardunaren ondoren, batez beste 23,4 kilometro orduko abiaduran egindakoak.

Lasterketako izatezko bikotea berriro elkartu da etapako tarte erabakigarrian, gainerakoekin aldeak zabaltzeko. 10 txirrindulariz osatutako talde bat eratu da hasieratik, elkarrekin 50 kilometro bete duena, Itsaso Gorriaren aldamenean.

Magna herritik igarotzean, Valerok iheskide bereizi ditu erritmo zorrotza ezarrita. Kostaldea gainditu ondoren, Betaluk eraso egin du mendian sartzearekin batera, baina Valerok sendo erantzun dio, eta Zubeldiak baino ezin izan dio jarraitu.

Betalu eta Zubero haiekin bat egiten saiatu badira ere, euren saiakerak antzuak izan dira. Bitartean, andaluziarra eta gipuzkoarra helmugarantz zihoazen elkarren artean dena adostuta zutela: etapako garaipena Zubeldiarentzat izango zen.

Bien arteko elkar ulertzeak 6 minutura urrundu du Josep Betalu etapan. Sailkapen nagusian Valero eta Zubeldia berdinduta daude, baina badirudi liderraren elastiko gorria Bazako (Granada) txirrindulariaren bizkarrean geratuko dela. Hirugarren postuan Julen Zubero dago kokatuta, 18 minutura; laugarrena, Betalurentzat da, 24 minutura.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena