16:38

Txirrindularitza

Dauphine

Wigginsek erlojupekoa irabazi du eta lider sendoagoa da

Erredakzioa

Frantziako Tourra irabazteko hautagaitza aurkeztu du Britainia Handiko txirrindulariak; izan ere, Villie-Morgon eta Bourg-en-Bresse lotu dituen erlojupekoan oso indartsu azaldu da.

  • Bradley Wiggins Sky taldeko txirrindularia. Argazkia: EITB

    Bradley Wiggins Sky taldeko txirrindularia. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dauphine Libereko laugarren etapan erakustaldia eman du gaur Bradley Wiggins (Sky) Britainia Handiko txirrindulariak. 53,5 kilometroko erlojupekoan garaipena lortzeaz gain, Cadel Evans aurkari nagusia minutu eta erdira utzi du sailkapen nagusian.

Denboraldi osoan zehar 2012ko Frantziako Tourra irabazteko hautagaitza aldarrikatu du Wigginsek. Villie-Morgon eta Bourg-en-Bresse lotu dituen erlojupekoan oso indartsu azaldu da. 53,5 kilometrotan 1:43 sartu dizkio Cadel Evans (BMC) australiarrari. Evans zortzigarren sailkatu da etapan.

Wigginsi eutsi dion bakarra Tony Martin erlojuaren kontrako munduko txapelduna izan da. Britainia Handiko txirrindulariarekiko 34 segundo laga ditu alemaniarrak.

Etapako sailkapena:

1. WIGGINS Bradley SKY PROCYCLING 1:03:12
2. MARTIN Tony OMEGA PHARMA-QUICK STEP 34 segundora
3. ROGERS Michael SKY PROCYCLING 0:01:11
4. KELDERMAN Wilco RABOBANK CYCLING TEAM
5. CHAVANEL Sylvain OMEGA PHARMA-QUICK STEP 0:01:33

Sailkapen orokorra:

1 Bradley WIGGINS SKY PROCYCLING 14:11:07
2 Tony MARTIN OMEGA PHARMA-QUICK STEP 0:00:38
3 Michael ROGERS SKY PROCYCLING 0:01:20
4 Sylvain CHAVANEL OMEGA PHARMA-QUICK STEP 0:01:38
5 Cadel EVANS BMC RACING TEAM 0:01:44

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    25 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena