Txirrindularitza
Criterium Dauphine
Erredakzioa
Samuel Sanchezek erorikoa izan du 47. kilometroan, eta helmugara iritsi bezain laster ospitalera eraman dute. Saihetsen bat apurtuta izan dezake txirrindulari asturiarrak.
Cadel Evansek irabazi du Dauphineko lehen etapa. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)
Cadel Evans (BMC) australiarrak irabazi du Dauphine Criteriumeko lehen etapa, Seyssins eta Saint-Vallier (187 kilometro) artekoa. Hiru txirrindulariren arteko esprintean erabaki da etapa irabazlea, eta iazko Tourreko irabazleak lortu du garaipena. Bradley Wiggins (Sky) da sailkapen nagusiko lider berria.
Etapa bukaerarako 4 kilometro falta zirenean jo zuen erasoa Evansek. Jerome Coppelek (Saur) eta Andrey Kashechkinek (Astana) erantzun eta berarekin jarraitu zuten. Azken metroetan, ihesaldiko kideak izan zituen bi txirrindulariak gainditu zituen Evansek.
Tropela, Evansengandik 4 segundora iritsi zen, eta multzo horretan sartu zen Bradley Wiggins britainiarra. Ondorioz, Wiggins da Dauphineko lider berria. Britainiarrak segundo bakarreko aldea du Evansekiko eta bi segundo ateratzen dizkio Andriy Grivkori.
Eguneko albiste txarra, Samuel Sanchezek eman zuen. Etapako 47. kilometroan erorikoa izan zuen txirrindulari asturiarrak, eta helmugara larri eta denbora asko galduta iritsi zen. Ospitalera eraman zuten Samuel Sanchez saihetsen bat apurtuta izan baitezake.
Egun ona izan ez zuen beste txirrindularia Andy Schleck izan zen. Hiru minutu galdu zituen helmugara iristean eta oraindik sasoiko ez dagoela nabarmena da.
Etapako sailkapena:
.1. Cadel Evans (AUS) BMC 4:36:21
.2. Jérôme Coppel (FRA) Saur d.b.
.3. Andrey Kashechkin (KAZ) Astana d.b.
.4. Nacer Bouhanni (FRA) Francaise + 04
.5. Tony Gallopin (FRA) Radioshack + 04
.6. Borut Bozic (SLO) Astana + 04
.7. Gerald Ciolek (ALE) Omega Pharma + 04
.8. Julien Simon (FRA) Saur + 04
.9. Daniele Ratto (ITA) Liquigas + 04
10. Edvald Boasson Hagen (NOR) Sky + 04
Sailkapen nagusia:
.1. Bradley Wiggins (GBR) Sky 4:43:04
.2. Cadel Evans (AUS) BMC + 01
.3. Andriy Grivko (UKR) Astana + 02
.4. Carlos Barredo (ESP) Rabobank + 02
.5. Tony Martin (ALE) Omega Pharma a 04
.6. Paul Martens Rabobank + 04
.7. Sylvain Chavanel (FRA) Omega Pharma + 05
.8. Jérôme Coppel (FRA) Saur + 06
.9. Andrey Amador (CRC) Movistar + 06
10. Edvald Boasson Hagen (NOR) Sky + 06
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa