12:19

Txirrindularitza

WOLLONGONG 2022

Evenepoelek irabazi du urrezko domina Munduko Txapelketako errepideko proban

AGENTZIAK| EITB Media

Belgikarra nagusi izan da Woollogangeko (Australia) Munduko Txapelketan azkeneko 25 kilometroak bakarka osatu ostean. Berradek, Lazkanok eta Martinek ez dute proba bukatu.

1:47
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Remco Evenepoelek eramango du soinean ortzadar maillota datorren denboraldian, igande honetan (irailak 25) Woollogangeko (Australia) Munduko Txapelketako errepideko proban nagusitu ostean. Belgikarra bakarka sartu da helmugan 25 kilometroren faltan erasoa jo ondoren. Berrade, Lazkano eta Martin euskal ordezkariek ezin izan dute proba bukatu.

Evenepoel faboritoen artean zegoen 266,9 kilometroko ibilbidean nagusitzeko, baina erakutsitako nagusitasuna erabatekoa izan da. 74 kilometroren faltan, bere eraso batek tropela murriztu du eta lasterketa buruan 30 txirrindulari pasatxo geratu dira. Belgikarrak indarra zuen eta 34 kilometroren faltan, beste eraso bat jo eta garaipenaren bila joan da. Alexey Lutsenko Kazakhstango txirrindularia izan da jarraitu dion bakarra.

Evenepoelen erritmoa oso bizia izan da eta Pleasant muinoko azken igoeran, 25 kilometroren faltan, Lutsenkok ezin izan du belgikarraren erritmoarekin. Gauzak horrela, Remco Evenepoelek azken kilometroak bakarka egin, eta garaipenaz gozatu ahal izan du.

Tropela 2 minutu eta 21 segundora iritsi da, beraz, zilarra eta brontzea esprintean erabaki dira. Christophe Laporte frantziarra bigarren izan da eta Michael Matthews australiarrak podiuma osatu du.

22 urterekin Remcok denboraldi bikainari itxiera eman dio; aurten bere lehen monumentua (Lieje), bere lehen itzuli handia (Vuelta) eta ortzadar maillota janztea lortu ditu.

Euskal ordezkaritzak ez du egunik onena izan. Urko Berradek, Gotzon Martinek eta Oier Lazkanok ezin izan dute proba amaitu 11. izan den Ivan García Cortina taldekidearentzat lan egin ostean.

SAILKAPENA:

1-  EVENEPOEL Remco 6:16:08

2 -  LAPORTE Christophe +2:21

3 -  MATTHEWS Michael d. b.

4 - VAN AERT Wout d. b.

5 - TRENTIN Matteo d. b.

6 - KRISTOFF Alexander d. b.

7 - SAGAN Peter d. b.

8 - BETTIOL Alberto d. b.

9 - HAYTER Ethan d. b.

10 - SKJELMOSE JENSEN Mattias d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena