18:27

Txirrindularitza

ESPAINIAKO VUELTA (17. ETAPA)

Rigoberto Uran nagusitu da Tentudian eta Evenepoelek lidergoari eutsi dio

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Garaipen horrekin txirrindulari kolonbiarrak hiru itzuli handietan etapak irabaztea lortu du.

  • Rigoberto Urán se impone a sus rivales.

    Rigoberto Urán se impone a sus rivales. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rigoberto Uranek (EF Education-EasyPost) irabazi du Espainiako Vueltako 16. etapa, asteazken honetan (irailak 7) Aracena eta Tentudiako Monasterioa artean egin dena, 162,3 kilometroko ibilbidearekin. Remco Evenepoelek (Quick-Step Alpha Vinyl) lider jarraitzen du.

Eguneko albistea izan da Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) Vuelta utzi duela bezperan, 15. etapan, izan zuen erorikoaren ondorioz. Esloveniarra sailkapen nagusiko bigarren postuan zegoen liderrarekiko minutu t'erdi baino gutxiagora. Roglic lasterketan ez egoteak sailkapen nagusia aldatu du, eta Movistarrek protagonismo handiagoa hartu du tropelean, Enric Mas bigarren baitago orain.

Eguneko ihesaldian egon diren txirrindularien artean erabaki da etapa garaipena. Maila handiko txirrindulariz osatutako talde batek,  ihes egin du tropeletik eta azkeneraino iritsi da. Quentin Parcher (Groupama-FDJ), Jesus Herrada (Cofidis) eta Marc Soler (UAE Team Emirates) Uranekin batera iritsi dira azken txanpara, eta kolonbiarra nagusitu da, amaierarako 200 metro falta zirenean erasoa jo eta frantziarra eta bi espainiarrak atzean utzita. Parcher izan da bigarren, eta Herrada hirugarren. Solerrek laugarren amaitu du, Uranekiko 15 segundora. Vuelta irabazteko faboritoak tropelean iritsi dira, 5 minutu eta 11 segundora.

Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Evenepoelek. Belgikarrak 2'01"eko abantaila du bigarren den Masekiko eta 4'51" ateratzen dio hirugarren postuan dagoen Ayusori. Carlos Rodriguez (Ineos Grenadiers) da laugarren 5'20"ra eta Miguel Angel Lopez (Astana) bosgarren 5'33"ra.

Ostegun honetan 18. etapa jokatuko da, 192 kilometroko ibilbidea izango duen Trujillo eta Piornal artekoa.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - URÁN Rigoberto (EF Education-EasyPost 3:42:28

2 - PACHER Quentin (Groupama) d.b.

3 - HERRADA Jesús (Cofidis) +0:02

4 - SOLER Marc (UAE) +0:15

5 - ELISSONDE Kenny (Trek) +0:26

6 - CHAMPOUSSIN Clément (AG2R) +0:29

7 - DE MARCHI Alessandro (Israel) +0:46

8 - JUNGELS Bob (AG2R) +0:55

9 - GESBERT Élie (Arkéa) +1:09

10 - CRADDOCK Lawson (BikeExchange) +1:30

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 65:14:05

2 - MAS Enric (Movistar) +2:01

3 - AYUSO Juan (UAE) +4:51

4 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +5:20

5 - LÓPEZ Miguel Ángel (Astana) +5:33

6 - ALMEIDA João (UAE) +6:51

7 - ARENSMAN Thymen (DSM) +7:46

8 - O'CONNOR Ben (AG2R) +9:11

9 - URÁN Rigoberto (EF Education) +9:33

10 - HINDLEY Jai (BORA) +11:40

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena