23:51

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta iutzi du

Alaphilippek dislokazioa du eskuin sorbaldan

EITB Media

Julian Alaphilippek Espainiako Vuelta utzi behar izan du 11. etapan izan duen erorikoaren ostean. Ospitalean egin dizkioten frogek argitu dutenez, frantziarrak ez du hausturarik.

  • Julian Alaphilippe

    Julian Alaphilippe, erorikoa izan ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julian Alaphilippe (Quick Step Alpha Vinyl) munduko txapeldunak dislokazioa du eskuin sorbaldan Espainiako Vueltako 11. etapan izan duen erorikoaren ondorioz. Liderra den Remco Evenepoelen taldekideak lasterketa utzi behar izan du.

Asteazken honetan (abuztuak 31) ElPozo Alimentacion (Murtzia) eta Gata Lurmuturra (Almeria) artean egin den etapan Alaphilippe lurrera erori da helmugarako 63 kilometro falta zirenean. Frantziarra lurrean geratu da min hartuta eta ospitalera eraman dute.

Ospitalean frogak egin dizkiote eta baieztatu da ez duela hausturarik; hala ere, dislokazioa du eskuin sorbaldan.

Alaphilippen baja oso garrantzitsua da Quick Step taldearentzat, liderra den Evenepoelek mendiko etapetarako zuen taldekide onena baitzen.

Gainera, lesio honen eraginez, zalantzan dago Julian Alaphilippen parte-hartzea irailaren 25ean Wollongongen (Australia) egingo den Munduko Txapelketan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena