13:53

Txirrindularitza

BAJAK

Simon Yatesek eta Pavel Sivakovek Vuelta utzi behar izan dute koronabirusagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Britainiarra bosgarrena zen sailkapen nagusian eta frantziarra, ostera, bederatzigarrena. Kern Pharma taldeak ere hiru baja jakinarazi ditu arrazoi beragatik.

  • Simon Yates 10. etapako erlojupekoan.

    Simon Yates 10. etapako erlojupekoan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Simon Yates txirrindulari britainiarrak, Team BikeExchange-Jayco taldeko taldeburuak eta 2018ko Vueltako irabazleak, lasterketa utzi behar izan du asteazken honetan, hamaikagarren etapa hasi aurretik covid-19an positibo eman ondoren, bere taldeak baieztatu duenez.

Yates bosgarren postuan zegoen kokatuta sailkapen nagusian, Remco Evenepoel (Quick-Step Alpha Vinyl) liderrarengandik 4:50era.

Bere taldeak zabaldutako oharrean jasotzen zenez, 30 urteko txirrindulariak "sintoma arinak" izan zituen astearte gauean, eta positibo eman du asteazkeneko "goizean" egindako proban. "Taldearen politika zorrotzaren arabera, Yatesek ez du Vueltan jarraituko", azpimarratu zuen taldeak. Horrez gain, "gainera txirrindularien eta langileen segurtasuna bermatzeko" proba gehigarriak egingo dituela gaineratu du.

Yatesek ez ezik, sailkapen nagusiko lehen 10ean artean sailkatuta zegoen beste txirrindulari batek ere lasterketa utzi behar izan du: Pavel Sivakov frantziarrak (INEOS Grenadiers), hain zuzen ere. Bederatzigarren postuan zegoen, Evenepoelengandik 7:06ra.

Hiru baja Kern Pharman

Era berean, Kern Pharma talde nafarrak bere hiru txirrindulariren baja jakinarazi du, arrazoi berak behartuta. Roger Adria, Hector Carretero eta Pau Miquel Delgado dira, lehiatzeari utzi behar izan diotenak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena