10:46

Txirrindularitza

IRAILAK 1, OSTEGUNA

2022ko Espainiako Vueltako 12. etaparen profila eta ibilbidea: Salobreña – Peñas Blancas. Estepona (192,7 km)

EITB MEDIA

Mendiak protagonismoa hartuko du berriz ere lasterketan. Mendate bakarreko etapa izango da hamabigarrena, Peñas Blancaseko bukaerako igoerarekin.

  • 2022ko Espainiako Itzuliko 12. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es

    2022ko Espainiako Itzuliko 12. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Vueltak Andaluziako errepidetatik jarraituko du ostegunean, irailak 1, 12. etaparekin. Honetan, txirrindulariek Malagatik egingo dute eguneko 192,7 kilometroetako ibilbide gehiena, Peñas Blancaseko azkeneko igoerarekin.

Etapa laua izango da azkeneko 20 kilometroetara iritsi arte. Une horretan, errepidea maldan gora jarriko da Peñas Blancaseko igoerarekin (1. mailakoa, 19 kilometro eta % 6,7ko batez besteko maldak).

Mendate gogor eta luzeak, sailkapen nagusiko oilarren arteko borroka ikusteko aukera izango da.

Ikusi 11. etaparen profila | Ikusi 13. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Espainiako Vueltako 12. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

2022ko Espainiako Vueltako 12. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 12. etapa (irailak 1)

Ibilbidea: Salobreña – Peñas Blancas. Estepona

Distantzia: 192,7 km.

Hasiera-ordua: 12:34.

Amaiera-ordua: 16:47 (41 km/h) | 17:00 (39 km/h) | 17:15 (37 km/h).

Mendiko saria: Peñas Blancas. Estepona (1. mailakoa), 192,7 kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena