11:34

Txirrindularitza

ABUZTUAK 31, ASTEAZKENA

2022ko Espainiako Itzuliko 11. etaparen profila eta ibilbidea: El Pozo Alimentacion – Cabo de Gata (191,2 km)

EITB MEDIA

Aurreko eguneko erlojupekoaren ostean, esprinterrek aukerak politak izango dituzte Andaluzian bukatuko den etapan.

  • 2022ko Espainiako Itzuliko 11. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es

    2022ko Espainiako Itzuliko 11. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteazkenean, abuztuak 31, Espainiako Itzuliak 11. etapa izango du jokoan. Lasterketaren erdira iritsita, eta aurreko eguneko erlojupekoaren ostean, lasterketak Murtziako eta Andaluziako errepideetatik barna ibiliko da.

Txirrindulariek 191,2 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre Cabo de Gatako helmugara iristeko. Profila ia laua da, aldapa gutxi batzuk baztertuta, etapak ez du zailtasun handirik; ia 200 kilometroetan ez dago mendate puntuagarririk.

Tropeleko gizon azkarrenen taldeek aukera aproposa izango dute lasterketa kontrolpean izateko. Horrela gauzak, zaila dirudi ihesaldi batek helmugaraino bidea egitea, eta esprinterrei garaipena kentzea.

Ikusi 10. etaparen profila | Ikusi 12. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko espainiako Itzuliko 11. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

2022ko espainiako Itzuliko 11. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 11. etapa (abuztuak 31)

Ibilbidea: El Pozo Alimentación – Cabo de Gata

Distantzia: 191,2 km.

Hasiera-ordua: 12:51.

Amaiera-ordua: 17:17 (43 km/h) | 17:30 (41 km/h) | 17:45 (39 km/h).

Mendiko saria: Ez dago.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena