Txirrindularitza
ABUZTUAK 27, LARUNBATA
EITB MEDIA
153,4 kilometro bigarren mailako bi mendaterekin, hirugarren mailako hirurekin eta lehen mailako batekin, txirrindularien erresistentzia proban jarriko dutenak, beraz, azken zatirako indarrak gorde beharko dituzte.
2022ko Espainiako Itzuliko 8. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es
Larunbatean, abuztuak 27, Espainiako Itzulia iparralderantz itzuliko da, Asturiasko lurretara hain zuzen ere, bertan printzerrian zehar egingo diren bi etapetako bat garatzeko. Asteko azken-aurreko etapa altueretan jokatuko da, 3.300 metroko desnibela gaindituta.
Txirrindulariek sei mendate gainditu beharko dituzte Pola de Lavianatik irten eta Collau Fancuaya helmuga dutela. Honako hauek dira: Colladona gaina (2. maila, 6,4km % 7 ko batez besteko maila), Mozqueta gaina (2. maila, 6,8km % 6,6ko batez besteko maila), Santo Emiliano gaina (3. maila, 5,7km % 5,3ko batez besteko maila), Tenebreo mendatea (3. maila, 5,3km % 6,2ko batez besteko maila), Perlavia (3. maila, 4km % 7,7ko batez besteko maila) eta Collau Fancuaya (1. maila, 10,1km %8,5eko batez besteko maila).
153,4 kilometro bigarren mailako bi mendaterekin, hirugarren mailako hirurekin eta lehen mailako batekin, txirrindularien erresistentzia proban jarriko dutenak, beraz, azken zatirako indarrak gorde beharko dituzte.
Ikusi 7. etaparen profila | Ikusi 9. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
2022ko Espainiako Itzuliko 8. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 8. etapa (abuztuak 27)
Ibilbidea: La Pola Llaviana – Collau Fancuaya. Yernes y Tameza
Distantzia: 153,4 km.
Hasiera-ordua: 13:38.
Amaiera-ordua: 17:18 (40 km/h) | 17:30 (38 km/h) | 17:43 (36 km/h).
Mendiko saria: Colladonako gaina (2. mailakoa), 9,8 kilometroan. Mozquetako gaina (2. mailakoa), 48,8 kilometroan. Santo Emilianoko gaina (3. mailakoa), 66,5 kilometroan. Tenebreoko mendatea (3. mailakoa), 98,1 kilometroan. Perlavia (3. mailakoa), 113,8 kilometroan. Collau Fancuaya. Yernes y Tameza (1. mailakoa), 153, 4 kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa