11:11

Txirrindularitza

ABUZTUAK 25, OSTEGUNA

2022ko Espainiako Itzuliko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Bilbo – San Miguel de Aguayo (181,2 km)

EITB MEDIA

Hiru mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek etapan zehar, orain arteko gogorrenak, eta horietako azkenengoan egongo da kokatuta helmuga.

  • Perfil de la etapa 6 de la Vuelta a España 2022. Foto: lavuelta.es

    Perfil de la etapa 6 de la Vuelta a España 2022. Foto: lavuelta.es

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostegunean, abuztuaren 25ean, Espainiako Itzuliak euskal errepideak atzean utzi eta Kantabriarako bidea hartuko du seigarren etaparen zehar.

Txirrindulariak Bilbotik irtengo dira San Miguel de Aguayora iristeko asmoz, aurretik izango dituzten 181,2 kilometroak gainditu ondoren. Lehen pedal-kolpeetan  Trapagaran (12:40), Ortuella (12:43) eta Muskiz (12:53) bisitatuko dituzte.

Jardunaldian zehar hiru mendate egongo dira, orain arteko gogorrenak, bigarren mailako bat eta lehen mailako beste bi izango baitituzte txirrindulariek aurrez aurre: Alisas (2. mailakoa, 8,7 kilometro eta % 5,8ko batez besteko maldak), Collada de Brenes (1. mailakoa, 6,8 kilometro eta % 8,2ko batez besteko maldak) eta Pico Jano (1. mailakoa, 12,6 kilometro eta % 6,5eko batez besteko maldak).

Helmuga azken igoeraren amaieran egongo da kokatuta, eta, ondorioz, faboritoen artean erasoak egon litezke, euren artean aldeak sortzen saiatzeko. Bestalde, ihesaldi batek aurrera egiteko aukera ona ere izan liteke.

Ikusi 5. etaparen profila | Ikusi 7. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Espainiako Itzuliko 6. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

2022ko Espainiako Itzuliko 6. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 6. etapa (abuztuak 25)

Ibilbidea: Bilbao – Janoko Tontorrera Igoera. San Miguel de Aguayo

Distantzia: 181,2 km

Hasiera-ordua: 12:37.

Amaiera-ordua: 17:15 (39 km/h) | 17:30 (37 km/h) | 17:47 (35 km/h).

Mendiko saria: Alisasko mendatea (2. mailakoa), 77 kilometroan. Brenesko muinoa (1. mailakoa), 145,8 kilometroan. Janoko Tontorrera Igoera. San Miguel de Aguayo (1. mailakoa), 181,2 kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena