Txirrindularitza
ABUZTUAK 20, LARUNBATA
EITB MEDIA
Jardunaldiaren ibilbideak profil ia erabat laua dauka, beraz, garailea esprintean erabakiko da itxura guztien arabera.
2022ko Espainiako Itzuliko 2. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
Espainiako Itzuliko bigarren etapa ere Herbehereetako errepideetan zehar jokatuko da abuztuaren 20an. Tropela 's-Hertogenboschetik irtengo da, eta helmuga Utrechten egongo da kokatuta, estreinako etapan gertatu legez.
's-Hertogenbosch eta Utrecht arteko 175,1 kilometroko ibilbidea laua da ia erabat. Mendate bakarra izango du etapak, 105. kilometroan kokatuta dagoen laugarren mailako Amerongse, hain zuzen ere. Mendatetxo horrek 2,1 kilometroko igoera dauka, eta maldaren batez bestekoa % 2,4koa baino ez da. Mendiko maillota eraman nahi duten txirrindulariek puntuak lortzeko lehen aukera izango dute.
Gainerakoan, jardunaldia esprintean erabakiko dela dirudi.
Ikusi 1. etaparen profila | Ikusi 3. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
2022ko Espainiako Itzuliko 2. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 2. etapa (abuztuak 20)
Ibilbidea: 's-Hertogenbosch – Utrecht
Distantzia: 175,1 km
Hasiera-ordua: 13:32.
Amaiera-ordua: 17:20 (46 km/h) | 17:30 (44 km/h) | 17:42 (42 km/h).
Mendiko saria: Amerongseko gaina (4. mailakoa), 105,1 kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa