Txirrindularitza
Abuztuak 19 irailak 11
I. G. | EITB MEDIA
Bahrain Victorious taldeko txirrindulari arabarra etaparen bat irabazten saiatuko da.
Mikel Landa. Artxiboko irudia: EITB Media
Mikel Landak (Bahrain Victorious) onartu du ez dela sasoirik onenean iritsiko ostiral honetan Utrechten hasiko den Itzulira, eta, ondorioz, ezin izango du sailkapen nagusiko goiko postuetan egoteko lehiatu. Etaparen bat irabazten saiatuko da.
"Lehiakor egotea gustatuko litzaidake, baina, oraingoan, ez naiz beste batzuetan edo beste lasterketa batzuetan bezala iritsiko. Ez nator sailkapen nagusiagatik borrokatzera, pena da pixka bat hobeto ez egotea, baina dena emango dut edonola ere. Ikusiko dugu ea sailkapen nagusia edo garaipen partzialak bila ditzakedan. Jendeak nirekin ilusionatuta jarraitzea espero dut", adierazi du txirrindulari arabarrak.
Landak ez du etaparik irabazi Espainiako Itzulian 2015ean Andorran lortutako garaipen "berezi" hartaz geroztik, eta besoak altxatzea espero du, ahal bada, EAEko lehen asteko jardunaldietan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa