Txirrindularitza
ABUZTUAK 19, OSTIRALA
EITB MEDIA
Espainiako Itzulia taldekako erlojupeko batekin hasiko da ia laua eta zailtasun teknikorik gabea delako, baina faboritoen artean lehen aldeak egon litezke.
2022ko Espainiako Itzuliko 1. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
Espainiako Itzulia abuztuaren 19an hasiko da Herbehereetan, hain zuzen ere. Bertan, lehendabiziko hiru etapak jokatuko dira.
Horietako lehena kontuan hatzeko modukoa izango da sailkapen nagusia jomuga duten taldeentzat; izan ere, 23,3 kilometroko taldekako erlojupekoari egin beharko diote aurre, Utrechten hasi eta amaituko dena.
Ibilbideak ez du inolako zailtasunik, ia laua eta oztopo teknikorik gabea baita, baina faboritoen artean lehen aldeak sor ditzake.
Taldeak lau minututik behin aterako dira, eta jardunean hasiko den lehena Burgos BH izango da, IWG Intermarche-Wanty Frantziako taldea atzetik duela. Ostera, Quick Step, Movistar eta Jumbo Visma, Primoz Roglic egungo txapeldunaren taldea, izango dira lehiari ekingo dioten azkenak.
ETAPAREN PROFILA:
2022ko Espainiako Itzuliko 1. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 1. etapa (abuztuak 19)
Ibilbidea: Utrecht – Utrecht
Distantzia: 23,3 km
Lehen taldearen irteera: 18:30.
Azken taldearen helmugaratzea: 20:22
Mendiko saria: Ez dago.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa