Txirrindularitza
ABUZTUAK 19 IRAILAK 11
AGENTZIA | EITB MEDIA
Talde laranjak jardun ona egitea espero du, batez ere euskal errepideetatik igaroko diren hiru etapetan.
Euskalteleko 8 txirrindulariak 2022ko Espainiako Itzulirako. Argazkia: Euskaltel-Euskadi
Euskaltel-Euskadik astelehen honetan baieztatu zuen 2022ko Espainiako Itzulira eramango duen zortzi txirrindulariko blokea. Lasterketa "berezia" da euskal taldearentzat, hiru etapa etxeko errepideetatik igaroko baitira: bi jardunaldi Guardian (Araba) eta Bilbon amaituko dira, eta Gasteizek, Irunek 8Gipuzkoa) eta Bizkaiko hiriburuak hiru etapako irteerak hartuko dituzte.
Jorge Azanzak zuzentzen duen taldeak honako zortziko honekin egingo dio aurre nazioarteko egutegiko etapakako azken hitzordu handiari: Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Carlos Canal, Gotzon Martin, Mikel Iturria eta Luis Angel Mate. Azurmendik debuta egingo du lasterketan; Mate, aldiz, beteranoena izango da, hamaika partaidetzarekin.
Azanzaren esanetan, bere taldearen xedea "protagonista izatea da errepidean, iaz bezala, ahal den ihesaldi guztietan egoten saiatzea. Jakina, etxeko etapetan, saiatuko gara ahalik eta aukera onenak lortzen, ahal bada, etapa bat lortzeko lehian aritzeko. Aurtengo Espainiako Itzulia berezia da guretzat, Herbehereetan hasita eta gero hemen, etxean, jarraitzeko, gure zaleen, gure errepideen, gure ikusleen aurrean, eta horregatik da garrantzitsua ondo egitea eta taldearen nortasuna ez galtzea".
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa