18:02

Txirrindularitza

ABUZTUAK 14, 17 ETA 21

Aberasturi, Azparren, Lastra, Lazkano, Isasi eta Oyarbide, Europako txirrindularitza txapelketarako zerrendan

EITB MEDIA

Errepideko lasterketan aritzeaz gain, Ziortza Isasi eta Oier Lazkano erlojupeko proban ere lehiatuko dira.

  • Jonathan Lastra, EITBren elkarrizketa batean

    Jonathan Lastra, EITBren elkarrizketa batean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako txirrindularitza txapelketak abuztuaren 14ean, 17an eta 21ean jokatuko dira Munichen eta Euskal Herriak presentiza handia izango du bertan.ç

Gizonezkoetan, Jon Aberasturi (Trek), Oier Lazkano (Movistar), Xabier Mikel Azparren (Euskaltel) eta Jonathan Lastra (Caja Rural) izango dira igandeko (abuztuak 14) errepideko lasterketan (209 kilometro) parte hartuko dutenak. Espainiako selekzioarekin arituko dira Ivan Garcia Cortina, David Gonzalez, Jorge Arcas eta Manuel Peñalver taldekide dituztela.

Errepideko lasterketaz gain, Lazkano gasteiztarrak erlojupekoan ere arituko da, Espainiako txapeldunordea da modalitate horretan eta hurrengo asteazkenean, abuztuak 17, arituko da Europako txapelketan.

Emakumezkoetan, berriz, Lourdes Oyarbide eta Ziortza Isasi izango dira txapelketetan parte hartuko dutenak Sandra Alonsorekin, Sara Martínekin, Sheyla Gutiérrezekin, Mireia Benitorekin eta Yurani Blancorekin batera.

Isasi bizkaitarra birritan arituko da, izan ere, abuztuaren 21eko errepideko lasterketan (129,8 kilometro) parte hartzean gain, erlojupekoan ere lehiatuko da abuztuaren 17an.

Lehiaketen egutegia:

Abuztuak 14: Gizonezkoen lasterketa (10:15-15:30)

Abuztuak 17: Emakumezkoen erlojupekoa (14:00-15:30)

Abuztuak 17: Gizonezkoen erlojupekoa (17:30-19:00)

Abuztuak 21: Emakumezkoen lasterketa (11:30-15:00)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena