17:55

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia (4. etapa)

Govekar nagusitu da Clunian eta Sivakovek lidertzari eutsi dio

EITB Media

Matevz Govekar esloveniarrak irabazi du Burgosko Itzuliko laugarren etapa. Xabier Mikel Azparren seigarren izan da. Pavel Sivakovek liderraren elastikoarekin jarraitzen du.

6:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Matevz Govekarrek (Bahrain Victorious) irabazi du Burgosko Itzuliko laugarren etapa, ostiral honetan (abuztuak 5) Torresandino eta Clunia artean egin dena, 169 kilometroko ibilbidearekin. Pavel Sivakovek (INEOS Grenadiers) sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio.

Govekar esloveniarra beste sei txirrindularekin iritsi da ihes eginda azken metroetara, eta esprintean nagusitu da. Valentin Retailleau (AG2R) izan da bigarren eta Omer Godlstein (Israel Premier Tech) hirugarren. Xabier Mikel Azparren (Euskaltel-Euskadi) seigarren helmugaratu da.

Etapako 10. kilometroa gainditu ostean, 14 txirrindulariko taldeak egin du jauzi tropeletik. Helmugarako 38 kilometro falta zirenean, 14ko taldea bostekoa izatera pasa da. Lasterketa buruan geratu dira Lluis Mas (Movistar), Pierry Serry (QuickStep), Valentin Retailleau (AG2R), Goveka eta Xabier Mikel Azparren (Euskaltel-Euskadi). Geroago batu zaie Patrick Gamper (Bora-Hansgrohe).

Seikoteko kideen artean erabaki da irabazlea. Azken kilometroan taldetxotik ihes egiten saiatu da Azparren, baina ezin izan du zuloa ireki. Govekar izan da taldetxoko indartsuena eta garaipena bereganatu du.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. Sivakov dago lehen postuan eta 23 segundo ateratzen dizkio Santiago Buitragori (Bahrain Victorious). Hirugarren da Ruben Guerreriro (EF Education-Easy Post), 26 segundora.

4. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - GOVEKAR Matevž (Bahrain) 3:36:18

2 - RETAILLEAU Valentin (AG2R) d.b.

3 - GOLDSTEIN Omer (Israel) d.b.

4 - SERRY Pieter (Quick-Step) d.b..

5 - GAMPER Patrick (BORA) +0:05

6 - AZPARREN Xabier Mikel (Euskaltel) d.b.

7 - MAS Lluís (Movistar) +0:12

8 - BARCELÓ Fernando (Caja Rural) +0:57

9 - HOFSTEDE Lennard (Jumbo) +1:10

10 - MARTIN David (EOLO) +1:16

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - SIVAKOV Pavel (INEOS) 11:14:36

2 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) +0:23

3 - GUERREIRO Ruben (EF Education) +0:26

4 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) d. b.

5 - HINDLEY Jai (BORA) d. b.

6 - CHAVES Esteban (EF Education) +0:28

7 - NIBALI Vincenzo (Astana) d. b.

8 - KELDERMAN Wilco (BORA) d. b.

9 - DE PLUS Laurens (INEOS) d. b.

10 - VAN WILDER Ilan (Quick-Step) d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena