14:41

Txirrindularitza

AKORDIOA

Euskadi Fundazioak eta Laboral Kutxak 2029ra arte berritu dute elkarren arteko lotura

EITB MEDIA

Euren helburua da emakumezkoen Laboral Kutxa taldeak World Team postu bat eskura dezala 2024tik aurrera.

  • Laboral Kutxako kide bat lehian

    Laboral Kutxako kide bat lehian. Argazkia: Euskadi Fundazioa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laboral Kutxak eta Euskadi Fundazioak beste sei urterako luzatu dute lankidetza-hitzarmena, hau da, 2029ra arte. Emakumezkoen txirrindulari taldeari lehentasuna emateaz gain, gizonezkoen 23 urtez azpiko taldearekin elkarlanean jarraitzea ere adostu dute.

Argitaratutako oharraren arabera, "sinatutako hitzarmenak lehenetsi egingo du Euskadi Fundazioaren emakumezkoen egitura garatzea".

Ildo horretatik, Laboral Kutxaren helburua da World Team postu bat eskuratzea 2024tik aurrera, eta, horretarako, emakumezko euskal txirrindularirik onenak eta kanpoko beste zenbait ziklista nabarmen izan nahi ditu taldean. Hain zuzen ere, hori da dagoeneko taldean dauden Idoia Erasoren eta Yurani Blancoren kasua, eta, gaineratu dutenez, "aurki berretsiko du ofizialki kalitateko eta nazioarteko proiekzioko beste batzuen partaidetza ere".

Ion Lazkanok zuzenduko ditu Laboral Kutxako txirrindulariak eta, bere aldetik, Aitor Galdosek manager nagusi gisa jardungo du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena