16:39

Txirrindularitza

Istripua

Auto batek Alejandro Valverde harrapatu eta ihes egin du

EITB MEDIA

Valverderekin batera, lagun bat ere harrapatu du autoak istripuan. Beranduago, gidariak bere burua entregatu du polizia-etxean.

  • Alejandro Valverde. Argazkia: @Movistar_Team.

    Alejandro Valverde. Argazkia: @Movistar_Team.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auto batek Alejandro Valverde harrapatu eta, ondoren, ihes egin du. Valverderekin batera lagun bat ere harrapatu du istripuan. Movistar taldeak adierazi duenez, 24 ordu emango du behaketan alta jaso baino lehen.

Beranduago, gidariak bere burua entregatu du polizia-etxean. Movistarreko kidea eta beste bi kide ospitaleratu izan behar izan dituzte, larritasunik gabeko zauriekin.

Istripua 12:20 aldera gertatu da. Txirrindulari batzuek gidariari aurpegiratu diote ausartegi aurreratu izana eta haiek arriskuan jarri izana, errepidean derrigorrezkoa den metro eta erdiko distantzia ez errespetatzeagatik.

Entzun dituenean, gelditu, atzera egin eta atzetik jo du Valverde, kolpearekin zorabiatuta geratu dena, baita bere taldekideetako bat ere, eta ondoren ihes egin du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena