17:34

Txirrindularitza

Suitzako Tourra, 6. etapa

Nico Denzek irabazi du koronabirusak baldintzatutako Suitzako Tourreko 6. etapa

EITB MEDIA

Alemaniarra iheslarien taldeko azkarrena izan da. Sailkapen nagusian, Jakob Fuglsang da liderra, Vlasov errusiarrak ezin izan baitu etapa lehiatu, covid-19an positibo emateagatik.

11:04
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nico Denz alemaniarra izan da azkarrena 6. etapako eguneko ihesaldian sartu diren txirrindularien artean eta DSM taldekoak irabazi du aurtengo edizioko mendiko lehen etapa handia. Guztira, 180 kilometro egin dituzte Locarno eta Moosalp artean. Sailkapen nagusian, Jakob Fuglsang (Israel Premier Tech) da liderra, Vlasov aurreko eguneko liderrak covid-19an positibo eman eta lasterketa utzi ostean.

28 urteko Denzentzat World Tourrean lortzen duen lehen garaipena izan da, garaipen landua eta oso estua, helmugan photo-finisha erabili behar izan dute irabazlea nor izan den argitzeko. Azkenean, Denz gailendu da 5 ordu 11 minutu eta 14 segundoko denborarekin, Clement Champoussin frantziarraren eta Jose Herrada espainiarraren aurretik.

Faboritoen taldea 2:15era sartu da. Ineosek kontrola izan du azken igoeran Geraint Thomasek lidergoa lortzeko asmoa zuelako, baina Jakob Fuglsang oso adi ibili da Vlasoven positiboaren ondorioz jasotako liderraren maillota babesteko.

Horrela, latunbateko etapa erabakigarria izan daiteke, sailkapen nagusia oso estu dagoelako. Fuglsangek segundo bakar bateko aldea du Geraint Thomasekin, eta 10 segundokoa Sergio Higuitarekin. Mendian gauzak erabaki gabe geratuz gero, igandeko erlojuaren kontrako saioan ikusiko da Suitzako Tourra nork irabazten duen.

6. etapa hasi baino lehen 29 txirrindularik lasterketa utzi dute covid-19aren ondorioz. Ostegunean Jumbo-Visma taldeak eta Adam Yatesek etxerako bidea hartu zuten eta ostiral honetan UAE, Alpecin eta Bahrain taldeek gauza bera egin behar izan dute, Aleksander Vlasov liderrak bezala. Alex Aranburu ere ez da atera osteguneko etaparen ostean bero-kolpea izan ostean.

ETAPAKO SAILKAPENA

1-. DENZ Nico Team DSM 5:11:14

2-. CHAMPOUSSIN Clément AG2R Citroën Team +0:00

3-. HERRADA José Cofidis +0:00

4-. SIMMONS Quinn Trek - Segafredo +0:00

5-. MASNADA Fausto Quick-Step Alpha Vinyl Team +0:11

6-. PACHER Quentin Groupama - FDJ +1:33

7-. THALMANN Roland Switzerland +1:46

8-. THOMAS Geraint INEOS Grenadiers +2:14

9-. HIGUITA Sergio BORA - hansgrohe +2:14

10-. FUGLSANG Jakob Israel - Premier Tech +2:14

SAILKAPEN NAGUSIA

1-. FUGLSANG Jakob Israel - Premier Tech 27:30:30

2-. THOMAS Geraint INEOS Grenadiers +0:01

3-. HIGUITA Sergio BORA - hansgrohe +0:10

4-. POWLESS Neilson EF Education-EasyPost +0:26

5-. GROßSCHARTNER Felix BORA - hansgrohe +0:34

6-. LEKNESSUND Andreas Team DSM +0:46

7-. KÜNG Stefan Groupama - FDJ +0:49

8-. KRON Andreas Lotto Soudal +1:00

9-. POZZOVIVO Domenico Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +1:07

10-. REICHENBACH Sébastien Groupama - FDJ +1:29

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena