12:53

Txirrindularitza

5. etapan

Jumbo-Visma talde osoak eta Adam Yatesek Suitzako Tourra utzi dute, koronabirus agerraldi baten ondorioz

Agentziak | EITB MEDIA

Talde herbeheretarrak ez du esan zeinek edo zeintzuk eman duten positibo, baina azpimarratu egin du gertatutakoak Frantziako Tourrera joango diren txirrindularien zerrendan eraginik ez duela izango.

  • Suitzkao Tourra ari den Jumbo-Visma taldea

    Suitzkao Tourra ari den Jumbo-Visma taldea. Irudia: @JumboVismaRoad

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jumbo-Visma talde herbeheretarrak Suitzako Tourra utzi duela konfirmatu du bosgarren etaparen atarian, koronabirusaren ondorioz. Hala ere, taldeak ez du kasu kopuruaren berri ezta kutsatuen izenik eman. Ineos-Grenadierseko Adam Yates britainiarrak ere lasterketa utzi du, arrazoi berberagatik.

"Arretaz ibili garen arren, koronabirusa taldean sartu da berriro. Txirrindularien, langileen, tropelaren eta lasterketaren hobe beharrez, osasun eta kirol zuzendaritzaren ustez lasterketa uztea da erabakirik onena. Erabakia lasterketako zuzendaritzarekin batera hartu dugu", adierazi dute Jumbo-Vismaren arduradunek ohar batean.

Jumbo-Vismak ez du argitu zein edo zeintzuk kutsatu ditu agerraldiak, baina, "momentuz", gertatutakoak Frantziako Tourrera joango diren txirrindularien zerrendan "eraginik ez" duela azpimarratu dute. Suitzan Sepp Kuss estatubatuarra eta Robert Gensink herbeheretarra aritu dira taldeburu gisa.

Taldeak ziurtatu duenez, ohiko protokoloak bete ditu positiboak ekiditeko: "txirrindulariei eta langileei probak egunero egin positibo bat agertuz gero lehenbailehen isolatzeko",  eta "musukoak, aire-garbigailuak eta banakako gelak" erabiltzea.

Adam Yates ere, positibo

Irteeran beste hutsune bat izan da, Adam Yates Ineos-Grenadiers taldeko txirrindulariarena.

"Taldearen UCIren protokoloei jarraituta, Adam Yatesek Suitzako Tourra utzi du goizean sukarra izan eta koronabirusaren proban positibo eman ostean", adierazi du Ineos taldeak sare sozialetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena