Txirrindularitza
DAUPHINEKO 6. ETAPA
A. A. | EITB MEDIA
TotalEnergies taldeko txirrindulari frantziarrak helmugarako kilometro baten faltan utzi ditu atzean beste bost iheskideak, eta hiru segundoko tartearekin gainditu ditu helmugan.
Albisteak (5)
Valentin Ferron (TotalEnergies) frantziarrak irabazi du Dauphine Kriteriumeko 6. etapa, Rives eta Gap (196,5 km) artean jokatu dena.
Ferronek eguneko ihesaldian parte hartu du beste sei iheskiderekin batera: Geoffrey Bouchard (AG2R-Citroen), Andrea Bagioli (Quick Step-Alpha Vinyl), Victor Lafay (Cofidis), Warren Barguil (Arkea Samsic), Pierre Rolland (B&B Hotels) eta Bruno Armirail (Groupama-FDJ).
Ihesaldi hori eguneko bigarren mendatean sortu da (50. kilometroa), eta lau minutu eta erdiko tartea zabaltzeraino iritsi da. Zazpi txirrindulariek elkarrekin iraun dute 138. kilometroan zegoen azken igoerara arte (Col de Cabre, 2. mailakoa). Orduan, Armirailek amore eman behar izan du, eta tropel nagusira bueltatu da. Gainerako iheskideek, ordea, lasterketaren buruan iraun dute Gapeko helmugara arte.
Azken kilometroko pankarta igaro berritan, Ferronek eraso kolpea jo eta tartea zabaldu du. Hasiera batean, Bagioli erantzuten saiatu bada ere, gainerakoek ere jazarpen lanean parte har dezaten espero zuen italiarrak. Laguntza hori ez da iritsi, eta Ferronek bere ibilbide profesionaleko garaipenik handiena ospatu ahal izan du Gapen.
Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketarik izan, eta Wout van Aertek elastiko horiarekin jarraitzen du, asteburuarekin batera iritsiko diren jardunaldi erabakigarrien zain.
Molano, lasterketatik kanporatuta
Juan Sebastian Molano UAE Team Emirates taldeko txirrindulari kolonbiarra Dauphinetik kanporatu dute Hugo Page (Intermarché) frantziarrarekin liskarra izan ondoren. Bi txirrindulariek desadostasunen bat izan dute seigarren etapa amaitzeko 8 kilometro falta zirenean. Orduan, Molanok kaskoan jo du Page.
Gertatutakoaren ostean, probaren antolatzaileek kolonbiarra larterketatik botatzea erabaki dute.
Etapako sailkapena:
1 - FERRON Valentin TotalEnergies 4:22:17
2 - ROLLAND Pierre (B&B Hotels) +0:03
3 - BARGUIL Warren (Arkéa) d.b.
4 - BAGIOLI Andrea (Quick-Step) d.b.
5 - BOUCHARD Geoffrey (AG2R) d.b.
6 - LAFAY Victor (Cofidis) d.b.
7 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) +0:32
8 - BOASSON HAGEN Edvald (TotalEnergies) d.b.
9 - GROENEWEGEN Dylan (BikeExchange)d.b.
10 - LOUVEL Matis (Arkéa) d.b.
Sailkapen nagusia:
1 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) 21:27:20
2 - CATTANEO Mattia (Quick-Step) +1:03
3 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) +1:06
4 - HAYTER Ethan (INEOS) +1:32
5 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +1:36
6 - CARUSO Damiano (Bahrain) +1:49
7 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +1:55
8 - JORGENSON Matteo (Movistar) +2:00
9 - O'CONNOR Ben (AG2R) +2:10
10 - KELDERMAN Wilco (BORA) +2:12
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa