Txirrindularitza
Dauphine Kriteriuma
EITB Media
Filippo Gannak irabazi du Dauphine Kriteriumeko laugarren etapako erlojupekoa. Wout van Aert bigarren izan da eta tinko jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Filippo Gannak (Ineos Grenadiers) irabazi du Dauphine Kriteriumeko laugarren etapako erlojupekoa eta bigarren izan den Wout van Aertek (Jumbo Visma) lidergoa sendotu du. Txirrindulariek Montbrison eta La Batie d'Urfe arteko 31,9 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute.
Ganna erlojupeko munduko txapeldunak 35 minutu eta 32 segundoko marka ezarri du helmugan eta inork ezin izan du gainditu. Van Aert liderra bigarren izan da italiarrarekiko bi segundora, eta Ethan Hayterrek (Ineos Grenadiers) amaitu du hirugarren, 17 segundora.
Sailkapen nagusiko lehen postuan da Van Aert eta 53 segundo ateratzen dizkio bigarren postuan dagoen Mattia Cattaneori (Quick Step). Primoz Roglic (Jumbo Visma) hirugarren da, liderrarekiko 56 segundora.
4. etapako sailkapena:
1 - GANNA Filippo (INEOS) 35:32
2 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) +0:02
3 - HAYTER Ethan (INEOS) + 0:17
4- CATTANEO Mattia (Quick-Step) +0:39
5 - ROGLIC Primož (Jumbo) +0:42
6 - DURBRIDGE Luke (BikeExchange) +0:53
7 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +1:12
8 - CARUSO Damiano (Bahrain) +1:25
9 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +1:31
10 - AYUSO Juan (UAE) +1:34
Sailkapen nagusia:
1 - VAN AERT Wout (Jumbo) 13:26:06
2 - CATTANEO Mattia (Quick-Step) +0:53
3 - ROGLIC Primož (Jumbo) +0:56
4 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +1:26
5 - HAYTER Ethan (INEOS) d. b.
6 - CARUSO Damiano (Bahrain) +1:39
7 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +1:45
8 - AYUSO Juan (UAE) +1:48
9 - JORGENSON Matteo (Movistar) +1:50
10 - O'CONNOR Ben (AG2R) +2:00
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa