Txirrindularitza
3. ETAPA
I. G. | EITB MEDIA
Belgikarrak goizegi ospatu du garaipena eta Gaudu frantziarra bera baino zentimetro batzuk lehenago helmugaratu da. Hala ere, Van Aertek maillot horia eskuratu du.
Albisteak (4)
David Gaudu (Groupama) frantziarrak irabazi du Dauphine Kriteriumeko hirugarren etapa, Saint Paulien eta Chastreix Sancy artean (169 km). Bestalde, Wout Van Aert (Jumbo Visma) belgikarrak lasterketako lidergoa berreskuratu du.
Gauduk Van Aerti lapurtu dio garaipena, honek goizegi altxatu baititu besoak irabazle gisa, keinu horretan etapa galduz. Irabazlearen denbora 4:09:38 izan da.
Hala ere, Van Aertek maillot horia berreskuratu du, 6 segundoko aldearekin Gaudurekiko eta 12koa Victor Lafayrekiko (Cofidis).
Asteazken honetan laugarren etapa jokatuko da Montbrison eta La Bâtie d 'Urfé artean, 31,9 kilometroko ibilbidea izango duen erlojupekoa.
Etapako sailkapena:
1 - GAUDU David (Groupama - FDJ) 4:09:38
2 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) d.b.
3 - LAFAY Victor (Cofidis) d.b.
4 - GUERREIRO Ruben (EF Education-EasyPost) d.b.
5 - GENIETS Kevin (Groupama - FDJ) d.b.
6 - SCHULTZ Nick (Team BikeExchange - Jayco) d.b.
7 - CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) d.b.
8 - TEUNS Dylan (Bahrain - Victorious) d.b.
9 - JORGENSON Matteo (Movistar Team) d.b.
10 - MCNULTY Brandon (UAE Team Emirates) d.b.
Sailkapen orokorra:
1 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) 12:50:32
2 - GAUDU David (Groupama - FDJ) +0:06
3 - LAFAY Victor (Cofidis) +0:12
4 - KONRAD Patrick (BORA - hansgrohe) +0:16
5 - JORGENSON Matteo (Movistar Team) d.b.
6 - GUERREIRO Ruben (EF Education-EasyPost) d.b.
7 - CHAVES Esteban (EF Education-EasyPost) d.b.
8 - QROGLIC Primož (Jumbo-Visma) d.b.
9 - CRAS Steff (Lotto Soudal) d.b.
10 - O'CONNOR Ben (AG2R Citroën Team) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa