17:43

Txirrindularitza

Erabakia

Nibali denboraldiaren amaieran erretiratuko da, 37 urterekin

EITB Media

Vincenzo Nibali txirrindulari italiarrak denboraldi bukaeran emango dio amaiera bere kirol ibilbideari. Giroko bosgarren etaparen ostean eman du erabakiaren berri.

  • Vincenzo Nibali

    Vincenzo Nibali, komunikabideen galderak erantzuten, 5. etapa amaituta. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vincenzo Nibali (Astana) denboraldiaren amaieran erretiratuko da, 37 urterekin. Txirrindulari italiarrak asteazken honetan eman du erabakiaren berri Messina bere jaioterrian amaitu den Italiako Giroko bosgarren etaparen ostean.

"Etapa honen zain egon naiz erabakiaren berri emateko. Hemen, Messinan, hasi nintzen lehen pedal kolpeak ematen, eta hementxe adierazi nahi nuen aurtengoa izango dela nire azken Giroa eta azken denboraldia profesional mailan", esan du Nibalik RAIn egindako adierazpenetan.

Nibali tropeleko txirrindulari beteranoenetakoa da. Italiarrak palmaresean ditu bi Italiako Giro (2013 eta 2016), Frantziako Tour bat (2014) eta Espainiako Itzuli bat (2010). Gainera, Milan-San Remo (2018), Lombardiako Giroa (2015 eta 2017) eta Tirreno-Adriatiko (2012 eta 2013) klasikoak irabazitakoa da.

Guztira, italiarrak hamaika aldiz parte hartu du Giroan, bederatzi bider Tourrean, eta sei aldiz Espainiako Itzulian. Bestalde, lau parte-hartze ditu Olinpiar Jokoetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena