Txirrindularitza
Egonkor dago
EITB Media
Julian Alaphilippe munduko txapeldunak erorikoa izan zuen Belgikako klasikoan, helmugarako 59 kilometro falta zirenean. Ospitalera eraman behar izan zuten. Frantziarra egonkor dago.
Julian Alaphilippe, Tirreno-Adriatiko lasterketan. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Julian Alaphilippek (Quick Step - Alpha Vinyl) bi saihets hautsita eta hemoneumotoraxa ditu igandean (apirilak 24) Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan izan zuen erorikoaren ondorioz.
Helmugarako 59,4 kilometro falta zirenean izan zuen erorikoa Alaphilippek. Ospitalera eraman zuten, eta medikuek jakinarazi dutenez, hemoneumotoraxa du, hautsita ditu bi saihets eta sorbalda-hezurra.
Rosier igotzen hasi aurreko jaitsieran 20 txirrindulari lurrera joan ziren. Alaphilippe errepidetik irten eta zuhaitz baten aurka jo zen. Frantziarra ospitalera eraman behar izan zuten konortea galdu gabe eta bizkarreko minarekin.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa