Txirrindularitza
Igandean, zuzenean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lieja-Bastogne-Lieja zuzenean jarraitzeko aukera izango da, igande honetan, ETBn eta eitb.eus-en.
Tadej Pogaçar, 2021eko irabazlea. Argazkia: Efe.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa berezia da. Aurtengo edizioak 257,2 kilometro izango ditu eta egungo txirrindulari onenak bertan izango dira. Tartean, Alejandro Valverde. Murtziako txirrindulariak lau aldiz irabazi du lasterketa (2006an, 2008an, 2015ean eta 217an), Eddy Merckx historikoak bakarrik ditu espainiarrak baino garaipen gehiago. Belgikarrak bosgarrenez irabaztea lortu zuen 1975.ean.
Ondorioz, Valverderentzat edizio berezia izango da aurtengoa, erretiroa hartu aurretik korrituko duen azkena, eta Merckxen garaipen kopurua berdintzen saiatuko da.
Tadej Pogaçar iazko irabazlea azken orduko baja da, familiarekin lotutako arazoengatik.
Garaipena lortzeko beste hautagaietako bat Wout Van Aert belgikarra da. Bigarrenez gin zuen igandeko Paris-Roubaix lasterketan, eta Jumbo Visma talde indartsuan Jonas Vingegaard eta Tiesj Benoot izango ditu taldekide.
Julian Alaphilippe eta Remco Evenepoel ere irteeran izango dira, Ineos taldeko Daniel Felipe Martinez 2022ko Itzuliko irabazlearekin eta Michal Kwiatkowski, Geraint Thomas, Tom Pidcock eta Carlos Rodríguez txirrindulariekin batera.
Bahrain Victoruousek ere talde indartsua izango du: Matej Mohoric Milano-San Remoko irabazlea, Dylan Teuns, Wout Poels eta Mikel Landa parte-hartzaileen zerrendan dira.
Horiez gain, kontuan izateko beste zenbait izen ere badira: Benoit Cosnefoy, Aleksandr Vlasov, Romain Bardet eta Bauke Mollema, esaterako. Ion Izagirre ere bertan izango da, Gorka anaiarekin eta Oier Lazkanorekin batera.
Annemiek Van Vleuten
Emakumezkoen lasterketari dagokionez, Annemiek Van Vleuten da faborito nagusia. Herbeheretarrak bigarrenez irabazi nahi du lasterketa. 2019an lortu zuen bere lehen garaipena, eta aurten bigarren egin du Flandriako Itzulian eta Flecha Valonan.
Van Vleutenekin batera, Movistar taldeak Arlenis Sierra, Paula Patiño, Jelena Eric, Sara Martín eta Katrine Aalerud izango ditu irteeran.
Zuzenean, EITB Median
Klasikoa igandean emango duten zuzenean ETBk eta eitb.eus-ek; 14:30etik aurrera ETB4n eta eitb.eus-en eta 15:00etatik aurrera ETB4tik ETB1era pasatuko da.
Azken urteetako irabazleak gizonezkoetan:
2021, Tadej Pogacar (ESL)
2020, Primoz Roglic (ESL)
2019, Jakob Fuglsang (DIN)
2018, Bob Jungels (LUX)
2017, Alejandro Valverde (ESP)
Azken urteetako irabazleak emakumezkoetan:
2021, Demi Vollering (PSB)
2020, Elizabeth Deignan (GBR)
2019, Annemiek Van Vleuten (PSB)
2018, Anna Van der Breggen (PSB)
Gizonezkoen lasterketako profila
2022ko gizonezkoen Lieja-Bastogne-Lieja klasikoaren profila. Argazkia: Liege-Bastogne-Liege
Emakumezkoen lasterketako profila
2022ko emakumezkoen Lieja-Bastogne-Lieja klasikoaren profila. Argazkia: Liege-Bastogne-Liege
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa