17:42

Txirrindularitza

Paris-Roubaix

Merezitako garaipen handia lortu du Van Baarlek 'Iparraldeko Infernuan'

EITB Media

Azken kilometroetan INEOS taldeko gizona indartsuena izan da. Oso azkarra izan da aurtengo lasterketa. Wout van Aertek bigarren egin du eta Stefan Kungek hirugarren.

8:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2022ko Paris-Roubaix klasikoak bere 119. edizioa ospatu du gaur. Ineos Granadiers taldeko Dylan Van Baarlek erdietsi du garaipena.

Aurten oso azkarra izan da lasterketa. Aurki hasi da borroka eta helmugarako 177 kilometroren faltan hankaz gora jarri da lasterketa haizearen eraginez.

Lehen taldetxo batean Mike Teunissen, Dylan Van Baarle, Yves Lampaert eta Matej Mohoric elkartu dira, tropela erabat zatitu egin da eta faboritoak, hots, Mathieu van der Poel eta Wout van Aert atzean geratu dira C. Laporte, Van Avermaet, J. Degenkolb eta G. Boivin ziklistekin batera, besteak beste.

Tropel nagusiak ihesaldiko hiru kideak harrapatu ditu eta bi talde handien arteko lehia ikusgarria bizi da (ia 2 minutuko aldea lortu dute).

Harbideko guneak hasi eta bigarren taldetxoa abantaila murrizten hasi da.

Ondoren lehen taldean Terpstrak erasoa jo eta bakarrik egin du aurrera Roubaixera heltzeko 140 kilometro falta zirela, 17 gizonekin bigarren talde bat eratu da eta faborito gehienak hirugarren batean geratu egin dira.

18 gizon geratu dira aurrean Niki Terpstra (TotalEnergies) harrapatu dutenean: Timo Roosen, Mike Teunissen (Jumbo-Visma), Filippo Ganna, Ben Turner, Dylan van Baarle (Ineos Grenadiers), Davide Ballerini, Yves Lampaert, Florian Sénéchal, Jannik Steimle (Quick-Step Alpha Vinyl), Maciej Bodnar, Daniel Oss (TotalEnergies), Nikias Arndt (Team DSM), Sebastian Langeveld, Stefan Bissegger (EF Education-EasyPost), Juan Sebastián Molano (UAE Team Emirates), Max Kanter (Movistar Team) eta Jens Reynders (Sport Vlaanderen).

Bigarren taldea 2:00ra izan dute kilometro askotan.

Harbide gunetan ziklista bakoitzak bere borroka pertsona izan du erorikoak ekiditeko eta lasterketaren buruan mantentzeko. Bost gizonek aurrean elkar ulertu eta aurrera egin dute D. Ballerini, M. Mohoric, C. Pedersen, T. Devriendt eta L. Pichon. Indarrak geroz eta gutxiago eta boskotea hirukotean geratu egin da (Mohoric, Devriendt eta Pichon).

Van Aert eta Van der Poel tropel nagusian izan dira taldekide batzuekin batera eta kilometroak aurrera joan ahala ihesaldiaren aldeak behera egin du nabarmen.  Devriendtek azken saiakera bat egin du, baina atzetik ez dute erritmoa jaitsi.

Klasikoa amaitzeko 20 kilometro falta zirela indartsuenak lasterketa buruan bildu egin dira, tartean, faborito nagusienak, Van der Poel izan ezik. Van Baarle, Lampaert, Mohoric eta Devrient buruan eta ondoren hiru gizon, Van Aert, Kung eta Stuyven.

INEOS taldeko Dylan Van Baarlek gaurkoan indartsuena zela erakutsi du; aurrera joan da garaipenaren bila eta bakar bakarrik heldu da Roubaixko helmugara.

Lasterketa, irudietan

d

n

a

a

p

f

t

Paris - Roubaix lasterketa. Argazkia: EFE

Irteera

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena