Txirrindularitza
Martxoak 30
EITB MEDIA
Italiako txirrindularia indartsu agertu da esprintean. Herbeheretarrak bigarrenez irabazi du klasikoa.
Van der Poel, Flandiar zehar klasikoako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Chiara Consonnik (Valcar Travel) eta Mathieu Van der Poelek (Alpecin-Fenix) erdietsi dute martxoaren 30ean jokatutako Flandiar zehar klasikoa.
Italiarra indartsu agertu da antolatu gabeko esprintean, beste faborito batzuek lasterketa irabazteko txartel gehiago zituzten arren. Waregemen hasi eta amaitu da 120 kilometroko ibilbidea izan duen Belgikako klasikoaren 5. edizioa.
Consonnik 3 ordu, 4 minutu eta 22 segundo behar izan ditu helmugara heltzeko. Julie de Wilde (Plantur-Pura) izan da bigarren eta Elise Chabbey (Canyon) hirugarren.
Lasterketak une zirraragarriak izan ditu, ihesaldiak tarteko. Iazko irabazlea, Annemiek Van Vleuten, sarritan saiatu da, baina hautagai handienetako bat zenez, ez diote ihes egiten utzi.
SAILKAPENA:
1 - CONSONNI Chiara (Valcar - Travel & Service) 3:06:40
2 - DE WILDE Julie (Plantur-Pura) d.b.
3 - CHABBEY Elise (Canyon//SRAM Racing) d.b.
4 - GEORGI Pfeiffer (Team DSM) d.b.
5 - BASTIANELLI Marta (UAE Team ADQ) d.b.
6 - BARBIERI Rachele (Liv Racing Xstra) d.b.
7 - LE NET Marie (FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope) d.b.
8 - BOSSUYT Shari (Canyon//SRAM Racing) d.b.
9 - SIERRA Arlenis (Movistar Team) d.b.
10 - SWINKELS Karlijn (Team Jumbo-Visma) d.b.
Bestalde, gizonezkoen lasterketari dagokionez, Mathieu Van der Poel (Alpecin Fenix) izan da azkarrena Roeselare eta Waregem artean egin den 76. ekitaldian.
4 ordu, 5 minutu eta 39 segundo behar izan ditu 183,7 kilometroko ibilbidea betetzeko. Segundo bat geroago heldu da Tiesj Benoot (Jumbo-Visma) bigarren sailkatua. Thomas Pidcock (Ineos Grenadiers) hirugarrena izan da.
Lasterketa honen hasieran bost txirrindulari aurreratu dira. Gerora, Ineos taldeak tropelaren kontrola hartzen saiatu da, baina zortzi txirrindulari alde egiteko gai izan dira; horien artean zeuden Van der Poel (Alpecin-Fenix), Ben Turner (Ineos Grenadiers), Tom Pidcock (Ineos Grenadiers), Tiesj Benoot (Jumbo Visma), Stefan Küng (Groupama-FDJ) eta Victor Campenaerts (Lotto Soudal). Aldiz, Frantziako Tourra bi aldiz irabazi duen Tadej Pogacar atzean geratu da.
Helmugarako bi kilometrora hasi dira ihesaldiko txirrindularien erasoak. Van der Poelek azken 1.500 metroetan ekin dio bere saiakerari. Berarekin batera Benootek egin du hanka eta bien arteko esprintean herbeheretarra gailendu da.
Lasterketa hau igandean lehiatuko den Flandriako Tourraren atarikoa da, zuzenean jarraitu ahal izango dena eitb.eus-en (11: 00etatik aurrera) eta ETB1en (15: 00etatik aurrera).
SAILKAPENA:
1 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin-Fenix) 4:05:39
2 - BENOOT Tiesj (Jumbo-Visma) + 1"
3 - PIDCOCK Thomas (INEOS Grenadiers) + 5"
4 - CAMPENAERTS Victor (Lotto Soudal) d.b.
5 - POLITT Nils (BORA - hansgrohe) d.b.
6 - KÜNG Stefan (Groupama - FDJ) d.b.
7 - O'BRIEN Kelland (Team BikeExchange - Jayco) d.b..
8 - TURNER Ben (INEOS Grenadiers) + 12"
9 - TRATNIK Jan (Bahrain - Victorious) + 2'08"
10 -POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa