18:16

Txirrindularitza

Kataluniako Itzulia, 5. etapa

Ethan Vernonek irabazi du etapa eta Joao Almeida jarri da lider

Agentziak | EITB Media

Ethan Vernon (Quick-Step) 21 urteko britainiarrak bere posizio ona aprobetxatu du Bauhausen aurka egin eta lehenengo postuan kokatzeko. Bitartean, Joao Almeida (UAE Team Emirates) portugaldarra jarri da lider.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ethan Vernon (Quick-Step) britainiarrak irabazi du Vilanova i la Geltruko (Bartzelona) esprinta, Kataluniako Itzuliko bosgarren etapan, eta Joao Almeida (UAE Team Emirates) portugaldarrak lidergoa kendu dio Nairo Quintana (Team Arkéa) kolonbiarrari, azken tarteko esprintean lortutako segundoari esker.

Horrela, Nairo bigarren postuan dago orain, Almeidarengandik segundo bakarrera, eta Sergio Higuita (Bora-Hansgrohe) herrikideak jarraitzen du hirugarren, zazpi segundora. Bestalde, Juan Ayuso espainiarra (UAE Team Emirates) laugarren da, bere taldekidearen lidergotik 18 segundora, bi etapa falta direnean.

Sailkapen nagusiko mugimendu garrantzitsu hori gorabehera, jardunaldia, La Pobla de Segurretik irten eta 206,3 kilometroko ibilbidea izan duena, lasaia izan da aurreko lauekin alderatuta. Gotzon Martin (Euskaltel Euskadi), Joel Nicolau (Caja Rural) eta Urko Berrade (Kern Pharma) txirrindulariek protagonizatu dute eguneko ihesaldia; halere, tropelak 20 kilometro falta zirenean harrapatu ditu.

Bihar, larunbata, seigarren eta azken-aurreko etapa jokatuko da, Saloun hasi eta Cambrilsera bitartekoa. Sailkapen nagusirako faboritoek eremu egokia izango dute aldeak irekitzeko eta sailkapena beste era batera iraultzeko, hiru mendate gaindituko dituen 167,6 kilometroko ibilbidean.

5. etapako sailkapena

1 VERNON Ethan Quick-Step Alpha Vinyl Team 5:21:17

2 BAUHAUS Phil Bahrain - Victorious 0:00

3 GODON Dorian AG2R Citroën Team 0:00

4 BOIVIN Guillaume Israel - Premier Tech 0:00

5 GROVES Kaden Team BikeExchange - Jayco 0:00

6 LAAS Martin BORA - hansgrohe 0:00

7 PEÑALVER Manuel Burgos-BH 0:00

8 OLIVEIRA Ivo UAE Team Emirates 0:00

9 HOFSTETTER Hugo Team Arkéa Samsic 0:00

10 MARTIN Guillaume Cofidis 0:00

Sailkapen nagusia

1 ALMEIDA João UAE Team Emirates 22:26:09

2 QUINTANA Nairo Team Arkéa Samsic +0:01

3 HIGUITA Sergio BORA - hansgrohe +0:07

4 AYUSO Juan UAE Team Emirates +0:18

5 POELS Wout Bahrain - Victorious +0:18

6 O'CONNOR Ben AG2R Citroën Team +0:18

7 JOHANNESSEN Tobias Halland Uno-X Pro Cycling Team +0:21

8 MARTIN Guillaume Cofidis +0:24

9 CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers +0:27

10 TRÆEN Torstein Uno-X Pro Cycling Team +0:35

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena