18:22

Txirrindularitza

Kataluniako Volta

Matthews nagusitu da lehen etapan eta Voltako liderraren elastikoa jantzi du

EITB Media

Michael Matthewsek irabazi du Kataluniako Voltako estreinako etapa eta lasterketako lehen liderra da. Colbrelli izan da bigarren eta Pacher hirugarren.

  • Michael Matthews

    Michael Matthews, lehen etapako irabazlea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Michael Matthewsek (Team BikeExchange-Jayco) irabazi du Kataluniako Voltako lehen etapa, astelehen honetan Sant Feliu de Guíxolsen (Girona) hasi eta amaitu dena, 171,2 kilometroko ibilbidearekin. Txirrindulari australiarrak liderraren elastikoa jantzi du.

Esprintean nagusitu da Matthews. Sonny Colbrelli (Bahrain Victorious) izan da bigarren, eta Quentin Pacher (Groupama-FDJ) hirugarren. Lasterketa irabazteko faboritoek ez dute denborarik galdu. Richard Carapazek (Ineos-Grenadiers) erorikoa izan du, baina etapa arazorik gabe bukatu du.

Eguneko lehen ihesaldiko protagonista Alex Molenaar (Burgos-BH) izan da. Ondoren batu zaizkio Carlos Canal (Euskaltel Euskadi), Antonio Jesus Soto (Euskaltel Euskadi) y Raul Garcia (Kern Pharma) eta Jonathan Caicedo (EF Education-Easy Post).

Haizeak, erne egotera behartu ditu tropeleko txirrindulariak, eta mugimenduak egon dira. Hemeretzi txirrindularik osatutako taldeak tropela atzean utzi du; multzo horretan egon dira BikeExchange-Jayco taldeko zazpi kide, Simon Yates taldeburua barne. Yates abantailarekin ikusteak alarmak piztu ditu tropelean eta hemeretziko taldea harrapatu egin dute helmugarako 50 kilometro falta zirenean. Jarraian, beste saiakera bat egin dute Jonathan Caicedok eta Alexander Molenaarrek; ondoren, Theo Delacroix (Intermarche Wanty), Bruno Armirail (Groupama-FDJ), Jonas Hvideberg (Team DSM) eta Pieter Serry (Quick-Step) batu zaizkie. Ihesaldiko taldeak minutu bat baino gehiagoko tartea izan du tropelarekiko, baina esprinterren taldeek behera bota dute ihesaldia, erritmoa bizituta.

Azken txanpan ez da egon  ihesaldi saiakerarik. Esprintean erabaki da irabazlea; Matthewsek eta Colbrellik esprinta abiatu dute, australiarra azkarragoa izan da, eta etapa garaipena erdietsi du.

Lehen etapako sailkapena:

1 - MATTHEWS Michael (BikeExchange - Jayco) 3:47:11

2 - COLBRELLI Sonny (Bahrain - Victorious) d. b.

3 - PACHER Quentin (Groupama - FDJ) d. b. 

4 - BAGIOLI Andrea (Quick-Step Alpha Vinyl) d. b. 

5 - HIGUITA Sergio (BORA - hansgrohe) d. b. 

6 - SKJELMOSE JENSEN Mattias (Trek - Segafredo) d. b. 

7 - CLARKE Simon (Israel - Premier Tech) d. b. 

8 - PRADES Eduard (Caja Rural - Seguros RGA) d. b. 

9- HOFSTETTER Hugo (Arkéa Samsic) d. b. 

10- VALTER Attila (Groupama - FDJ) d. b. 

Sailkapen nagusia:

1 - MATTHEWS Michael (BikeExchange - Jayco) 3:47:01

2 - COLBRELLI Sonny (Bahrain - Victorious) + 4"

3 - HVIDEBERG Jonas Iversby (DSM) + 4"

4 - PACHER Quentin (Groupama - FDJ) + 6"

5 - BAGIOLI Andrea (Quick-Step Alpha Vinyl) + 10"

6 - HIGUITA Sergio (BORA - hansgrohe) + 10"

7 - SKJELMOSE JENSEN Mattias (Trek - Segafredo) + 10"

8 - CLARKE Simon (Israel - Premier Tech) + 10"

9 - PRADES Eduard (Caja Rural - Seguros RGA) + 10"

10 - HOFSTETTER Hugo (Arkea Samsic) + 10"

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena