16:17

Txirrindularitza

Paris - Niza (5. etapa)

McNultyk irabazi du bosgarren etapa eta Roglic da lider berria

EITB Media

Brandon McNulty nagusitu da Paris - Niza lasterketako bosgarren etapan, ihesaldia garaipenarekin biribilduta. Primoz Roglicek liderraren elastikoa jantzi du. Ion Izagirre sailkapen nagusiko 10.postuan da.

5:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Brandon McNultyk (UAE Team Emirates) irabazi du Paris - Nizako bosgarren etapa, ostegun honetan (martxoak 10) Saint-Just-Saint-Rambert eta Saint-Sauveur-de-Montagut artean egin dena, eta 188,8 kilometroko ibilbidea izan duena. Primoz Roglic (Jumbo - Visma) da lasterketako lider berria.

McNulty eguneko ihesaldian sartu da, azken igoeran jo du erasoa, eta lasterketaren buruan jarri da, ihes eginda joan den hamar txirrindulariko taldetxoa txikituta. Estatubatuarrak erakustaldia eman du amaierako kilometroetan, eta garaipenak ez dio ihes egin. Franck Bonnamour (B&B Hotels) izan da bigarren, eta Matteo Jorgenson (Movistar) hirugarren, biak 1'58"ra. Lasterketa irabazteko faboritoak diren txirrindularien taldeak, irabazleak baino 5 minutu eta 53 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Gaur arte liderra zen Wout van Aertek (Jubo - Visma) ezin izan dio lidergoari eutsi, baina taldekide eta taldeburu duen Roglicek hartu dio lekukoa.

Primoz Roglic dago sailkapeneko lehen postuan; 39 segundo ateratzen dizkio bigarren den Simon Yatesi (BikeExchange - Jayco), et 41 segundo hirugarren postuan dagoen Pierre Latourri (TotalEnergies).Ion Izagirre (Cofidis) 18. izan da etapan, tropelean Paris - Niza irabazteko faboritoekin batera helmugaratuta. Euskal txirrindularia sailkapen nagusiko 10. postuan da, liderrarekiko 2'01"era.

5. etapako sailkapena:

1 - MCNULTY Brandon (UAE Team Emirates) 4:53:30

2 - BONNAMOUR Franck (B&B Hotels - KTM) 1'58"

3 - JORGENSON Matteo (Movistar) + 1'58"

4 - VANHOUCKE Harm (Lotto Soudal) 2:30

5 - PICHON Laurent (Arkea Samsic) 4:01

6 - TURGIS Anthony (TotalEnergies) 4:02

7 - MADOUAS Valentin (Groupama - FDJ) 4:57

8 - DOULL Owain (EF Education-EasyPost) + 4'57"

9 - LATOUR Pierre (TotalEnergies) 5:43

10 - PACHER Quentin (Groupama - FDJ) d. b.

11 - VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) d. b.

12 - QUINTANA Nairo (Arkea Samsic) d. b.

13 - VANSEVENANT Mauri (Quick-Step Alpha Vinyl) d. b.

14 - MOLLEMA Bauke (Trek - Segafredo) d. b.

15 - PARET-PEINTRE Aurelien (AG2R Citroën) d. b.

16 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) d. b.

17 - HAIG Jack (Bahrain - Victorious) d. b.

18 - IZAGIRRE Ion (Cofidis) d. b.

19 - ALMEIDA João (UAE Team Emirates) d. b.

20 - YATES Simon (BikeExchange - Jayco) d. b.

21 - MARTIN Guillaume (Cofidis) d. b.

22 - MARTINEZ Daniel Felipe (INEOS Grenadiers) d. b.

23 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) 16:50:28

2 - YATES Simon (BikeExchange - Jayco) + 39"

3 - LATOUR Pierre (TotalEnergies) + 41"

4 - MARTINEZ Daniel Felipe (INEOS Grenadiers) + 56"

5 - VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) + 59"

6 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) + 1'11"

7 - KRAGH ANDERSEN Søren (DSM) + 1'26"

8 - HAIG Jack (Bahrain - Victorious) + 1'35"

9 - QUINTANA Nairo (Arkea Samsic) + 1'45"

10 - IZAGIRRE Ion (Cofidis) + 2'01"

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena