Txirrindularitza
Paris - Niza, 1. etapa
EITB Media
Laporte, Van Aert eta Roglic lehenengo hiru postuetan heldu dira azken 6 kilometroetan erasoa jo eta elkarrekin abiatu eta gero. Izagirre anaiak tropel nagusian heldu dira.
Albisteak (1)
Jumbo-Visma taldeko Christophe Laporte da 2022ko Paris - Nizako lehen liderra.
Mantes-la-Ville herrian hasi eta amaitu da lehen jardunaldia eta ziklistek 159,8 kilometro burutu dituzte.
Jumboko hiru lagun, Primoz Roglic, Wout van Aert, eta Laporte bera, aurrera joan dira helmugarako 6 kilometroren faltan eraso bortitza jo eta gero.
Tropelean ezin izan dute hirukotearen erritmoa jarraitu eta hirurak elkarrekin helmugaratu dira 19 segundoko aldearekin. Pierre Latour (TotalEnergies) izan da laugarrena tropel nagusia atzean utzita eta bosgarren Mads Pedersen, 22ra, talde nagusiaren buruan.
Bigarren etapa astelehenean jokatuko da, 159,2 kilometro Auffargis eta Orleans artean.
ETAPAKO SAILKAPENA
1- LAPORTE Christophe (Jumbo-Visma) 3:48:38
2- ROGLIX Primoz (Jumbo-Visma) 0:00
3- VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) 0:00
4- LATOUR Pierre (otalEnergies) 0:19
5- PEDERSEN Mads (Trek - Segafredo) 0:22
6- GIRMAY HAILU Biniam (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) 0:22
7- GARCÍA CORTINA Iván (Movistar Team) 0:22
8- WRIGHT Fred (Bahrain - Victorious) 0:22
9- PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Fenix) 0:22
10- SÉNÉCHAL Florian (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:22
SAILKAPEN NAGUSIA
1- LAPORTE Christophe (Jumbo-Visma 3:48:28
2- ROGLIC Primož (Jumbo-Visma 0:04
3- VAN AERT Wout (Jumbo-Visma 0:06
4- LATOUR Pierre (TotalEnergies 0:29
5- PEDERSEN Mads (Trek - Segafredo 0:32
...
24- IZAGIRRE Gorka (Movistar Team) 0:32
29- IZAGIRRE Ion (Cofidis) 0:32
Christophe Laporte
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa