Txirrindularitza
OTSAILAREN 16TIK 20RA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Xabier Isasa, Mikel Iturria, Luis Ángel Maté, Gotzon Martin eta Antonio Soto arituko dira Andaluzian. Portugalen, ostera, Xabier Mikel Azparren, Iker Ballarin, Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Unai Iribar, Txomin Juaristi eta Juanjo Lobato
Euskaltel-Euskadi zaleekin
Euskaltel-Euskadi Andaluziako eta Algarveko itzulietan lehiatuko da igandera bitarte. Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak "altuerako erronka bikoitza" izango du aste honetan, Andaluziako Itzulia eta Volta ao Algarve UCI ProSeries 2022 lehiaketako 2.Pro mailako probak jokatuko baititu otsailaren 16tik 20ra.
Taldeko iturriek jakinarazi dutenez, Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Xabier Isasa, Mikel Iturria, Luis Ángel Maté, Gotzon Martin eta Antonio Soto ariko dira Andaluzian, Jorge Azanzaren zuzendaritzapean.
Erlojupekorik gabe, ibilbide bihurria du Andaluziako Itzuliak. Lehen bi etapak, gaurkoa eta biharkoa, maldan gora amaituko dira, Iznajarren eta Alcala de Realen, eta azkarrenek aukera bakarra izango dute, hirugarren egunean, ostegunean, Oturan. Larunbatean, berriz, El Purche eta Blancares (1. mailako mendatea) eta Gorafe (2. mailakoa) gainditu beharko ditu tropelak. Etapa nagusia igandean izango da, eta Chiclana de Segura gainean bukatuko da. Guztira, 22 taldek hartuko dute parte bertan, horietako hamar UCI WorldTour mailakoak.
Bestalde, Euskaltel-Euskadi 25 talderekin arituko da lehian Algarven (Portugal), horietako hamar UCI WorldTourrekoak. Xabier Mikel Azparren, Iker Ballarin, Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Unai Iribar, Txomin Juaristi eta Juanjo Lobato txirrindulariek ordezkatuko dute Euskaltel-Euskadi bertan, Mikel Gaztañagak gidatuta.
Ordekako bi etapa, mendiko beste bi eta banakako erlojupekoa izango ditu aurten Algarveko Itzulian. Lehen jardunaldia eta hirugarrena esprintean jokatzeko dira, eta bigarrena, Fóia gainean bukatuko dena, lehen aldeak egiteko egokia da. Laugarren etapako 32,2 kilometroko erlojupekoa erabakigarria izango da, eta azken etapan bi aldiz igoko dute Malhao.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa