19:06

Txirrindularitza

Lehen edizioa

Lutsenkok irabazi du Jaengo Klasikoa, erakustaldia emanda

EITB Media

Alexey Lutsenko Astana taldeko txirrindulariak lortu du garaipena Jaen Paraiso Interior Klasikoaren lehen edizioan. Wellens izan da bigarren, eta Vliegen hirugarren.

4:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alexey Lutsenkok (Astana Qazaqstan Team) irabazi du Jaen Paraiso Interior Klasikoa astelehen honetan. Lehen edizioa izan du lasterketak, eta Kazakhstango txirrindulariak erakustaldia eman du.

Parte-hartzaileek Baeza eta Ubeda arteko 196,1 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute, horietatik 20 kilometro lurrezko errepideak izan direlarik. Lutsenkorentzat 2022 denboraldiko lehen lasterketa izan da Jaengoa, eta garaipena lortu du, 4 ordu eta 49 minutuko marka eginda.

Jaengo olibondoetako lurrezko bidean jo du erasoa Alexey Lutsenok eta atzean utzi du faboritoa zen Tim Wellens (Lotto Soudal). Belgikarrak ezin izan dio eutsi, eta bigarren izan da irabazlearekiko 52 segundora. Loïc Vliegen (Intermarché-Wanty-Gobert) izan da hirugarren, 56 segundora.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena