Txirrindularitza
PROVENTZAKO TOURRA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Haize-babesak izan dira jardunaldiko protagonista nagusiak. Bestalde, Gorka Izagirrek (Movistar) erorikoa izan du eta erretiratu egin behar izan da.
Albisteak (3)
Elia Viviani (Ineos Grenadiers) izan da azkarrena helmugara arte iritsi den faboritoz osatutako taldetxo batean. Esprinter italiarrak nagusitasunez irabazi du Provenzako Tourreko bigarren etapa, Istres eta Les Saintes-Maries-de-la-Mer artean lehiatu dena (151,8 km). Filippo Ganna taldekide eta herrikideak lidergoari eutsi dio.
Vivianik (Isola Della Scala, 33 urte) garaipena eskuratu du Erresuma Batuko taldera bueltatu den denboraldian, 2018an taldetik atera baitzen Deceunincken eta Cofidisen aritzeko. Italiarraren ostean sartu dira Sep Vanmarcke (Israel Premier Tech) eta Julian Alaphilippe.
Irabazlearen multzoan, besteak beste, Nairo Quintana (Arkea) kolonbiarra sartu da. Richard Carapaz (Ineos) ekuadortarrak, ostera, 16 segundo galdu ditu azken txanpan.
Ivan Ramiro Sosa iazko irabazleari dagokionez, berriz, Movistar taldeko kolonbiarrak 11 minutuko galera izan du helmugan galdu zuen helmugan. Haren taldekidea den Gorka Izagirre ormaiztegiarrak, bere aldetik, lasterketa utzi behar izan du eroriko baten ondorioz.
Larunbat honetan lasterketako hirugarren etapa korrituko da Arles eta Manosque artean (180,6 km), erdi-mendiko ibilbidea izango duena, eta sailkapen nagusiko ohorezko postuak argitzeko balio izan dezakeena.
ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - VIVIANI Elia (INEOS) 3:17:58
2 - VANMARCKE Sep (Israel) d.b.
3 - ALAPHILIPPE Julian (Quick-Step) d.b.
4 - TUSVELD Martijn (Team DSM) d.b.
5 - BATTISTELLA Samuele (Astana) d.b.
6 - BEULLENS Cedric (Lotto) d.b.
7 - SKJELMOSE JENSEN Mattias (Trek) d.b.
8 - LATOUR Pierre (TotalEnergies) d.b.
9 - JORGENSON Matteo (Movistar) d.b.
10 - VAN WILDER Ilan (Quick-Step) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa