Txirrindularitza
2. etapa
Agentziak | EITB MEDIA
Gipuzkoarrak aurpegia handituta dauka, eta ebakiekin, hartutako kolpe handiaren ondorioz.
Gorka Izagirre. Argazkia: @Movistar_Team
Gorka Izagirre Movistar taldeko gipuzkoarrak Proventzako Tourra utzi behar izan du 2. etapan erorikoa izan ostean. Izagirrek kolpe handia hartu du aurpegian eta, ondorioz, nabarmen handitu zaio. Ebaki batzuk ere egin ditu.
Izagirre ospitalera eraman dute lesioen nondik norakoak zehazteko. Egindako osasun azterketen arabera, eta Movistar taldeak aditzera eman duenez, Izagirrek ez du inolako hausturarik, baina bai kolpe mordoa eta aurpegian puntuak eman behar izan dizkiote. Txirrindularia larunbat honetan itzuliko da etxera.
Gorka Izagirreren erorikoa izan da Movistar taldeak egunean izan duen albiste txarra. Txanponaren beste aldea Matteo Jorgensonek egindakoa izan da. Estatubatuarra zazpigarren da sailkapen nagusian 25 txirrindularirekin batera lasterketa buruan ibili ostean.
Elia Vivianik irabazi du, esprintean, Istres eta Les-Saintes-Maries-de-la-Mer arteko etapa.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa