19:51

Txirrindularitza

LEHEN ETAPA

Evenepoel garaile eta lider Valentziako itzulian

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Belgikako txirrindulari gazteak lehen etapan erakustaldia eman eta liderraren elastikoa jantzi du.

4:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Remco Evenepoel belgikar txirrindularia (Quick-Step Alpha Vinyl Team) lehen liderra da 73. Valentziako itzulian estreinako etapa irabazi ostean, Les Alqueriesetik Torralba del Pinarrera izandako 166,7 kilometro menditsuetan, non Carlos Rodriguez, Enric Mas eta Alejandro Valverdek osatutako taldetik ihes egin duen.

Costurreko gaina, Remolcador, Ayodar eta Torralba del Pinar izan dira lehen etapa honetako kotak. Torralbako aldapetan Remco Evenepoelek ihes egitea lortu du eta etaparen garaile eta liderra izateko balio izan dio.

Enric Mas (Movistar Team) txirrindularia hasierako taldea desegiten saiatu arren, belgikarra nagusitu da, Aleksandr Vlasov (BORA-hansgrohe) errusiarrak atzetik jarraitu nahi izan diolarik. Irabazlea baino 16 segundo beranduago heldu da helmugara Borakoa. Haren atzetik, Carlos Rodriguez (INEOS Grenadiers) hirugarren heldu da, 31 segundoko diferentziarekin. Ondoren, Enric Mas eta Alejandro Valverderen (Movistar Team) taldea helmugaratu da.

Bihar, otsailaren 4an, bigarren etapa jokatuko da, Beteratik Torrentera, 171,5 kilometroko ibilbidearekin. Beste behin etapak profil gorabeheratsua izango du, bost mendaterekin; tartean Muelakoa (2. mailakoa, 4,7 kilometroko luzera duena eta % 4,6ko batez besteko maldekin). Aldiz, amaiera lasaiagoa izango da, jaitsiera batekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena