Txirrindularitza
KONTRATU BERRITZEA
AGENCIAS | EITB
Primoz Roglic esloveniarrak asteazken honetan berritu zuen kontratua,2016tik lehiatzen duen taldearekin.
Primoz Roglic, Paris Nizan.Argazkia: EFE
Albisteak (5)
Bideoak (1)
Primoz Roglic esloveniarrak, Vueltako azken hiru edizioetako irabazleak eta egungo erlojupeko txapeldun olinpikoak, 2025era arte berritu du kontratua Jumbo-Visma taldearekin.
"2016an iritsi nintzenetik talde honekin asko hazi naiz. Taldeak eta nik batera egin dugun ibilbideaz oso harro nago", adierazi du Roglicek (32 urte), eta gogorarazi du "normalean debuta egiten den baino urte gehiagorekin" egin zuela debuta tropelean, eski-jauziko profesionala izan baitzen aurretik.
"Arlo espezifikoetan garatzen jarraitu nahi dut. Fisikoki zein mentalki, bai taldeko lider gisa, bai norbanako gisa. Horretarako leku egokian nago hemen", iritzi dio Roglicek bere etorkizuneko asmoei buruz berba egin duenean.
Roglicek emaitza handiak lortu ditu Jumbo-Vismarekin orain arte; besteak beste, Vueltako azken hiru edizioak irabazi ditu, horrez gain, 2019an hirugarren sailkatu zen Giroan eta bigarren 2020ko Tourrean.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa