17:17

Txirrindularitza

Urteko onena

Tadej Pogacar, 2021eko Urrezko Bizikleta

EITB Media

'Velo D'Or' aldizkariak urteko txirrindulari onenari ematen dion saria irabazi du esloveniarrak. 2021ean, Pogcarrek, Frantziako Tourra, Lieja-Bastogne-Lieja, Il Lombardia eta Tirreno Adriatikoa irabazi ditu; gainera, UCIren munduko sailkapeneko lehen postuan amaitu du urtea.

  • Tadej Pogacar

    Tadej Pogacar, 021eko Frantziako Tourreko liderraren elastikoarekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tadej Pogacarrek (UAE Emirates) 2021eko Urrezko Bizikleta irabazi du. Saria Velo D'Or aldizkariak ematen du, urteko txirrindulari onena hautatuta. Esloveniarrak Primoz Roglic (Jumbo Visma) eta Wout Van Aert (Jumbo Visma) gainditu ditu.

2021ean, Pogacarrek, Frantziako Tourra, Lieja-Bastogne-Lieja, Il Lombardia eta Tirreno Adriatikoa irabazi ditu; gainera, UCIren munduko sailkapeneko lehen postuan amaitu du urtea. 

Alberto Contadorrek lautan irabazi du sari hau (2007, 2008, 2009 eta 2014), Miguel Indurainek birritan (1992 eta 1993), eta Alejandro Valverdek behin (2018).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena