12:44

Txirrindularitza

Laboral Kutxan aritu da

Xabier Isasa Euskaltel-Euskadi taldean arituko da datozen bi urteetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Urretxun 2001ean jaiotako txirrindularia Euskaltel-Euskadik 2022rako egiten duen hirugarren fitxaketa da.

  • Xabier Isasa

    Xabier Isasa. Argazkia: @FundaCiclisEusk

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Xabier Isasa urretxuarra Euskaltel-Euskadi taldean arituko da hurrengo bi denboraldietan, 2022an eta 2023an, dituen dohainak Laboral Kutxa taldean erakutsi ondoren, bereziki aurtengo denboraldiko bigarren zatian.

Euskaltel-Euskadik gogorarazi duenez, aurten, Isasak Muxikako eta Oiartzungo probak eta Helduz txapelketa irabazi ditu, eta Madrilgo Itzulian bigarren izan da, baita Antzuolan, Gatzagan, Oñatin, Gernikan eta Aretxabaletan ere. Gainera, laugarren izan da Valentziako Voltan, eta 23 urtez azpiko Italiako Giroan ere lehiatu da.

Xabier Isasa Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko ikaslea da Gasteizen, eta Goierri Kirol Elkartean abiatu zuen bere kirol ibilbidea, gazte mailara iritsi arte. Ondoren, Eulen (2020) eta Laboral Kutxa (2020-2021) taldeetan aritu da amateur mailan.

Urretxun 2001ean jaiotako txirrindularia Euskaltel-Euskadiren hirugarren fitxaketa da 2022rako, Unai Iribar (1999) eta Asier Etxeberria (1998) taldekideen fitxaketak ere baieztatu baitituzte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena