Txirrindularitza
Akordioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kolonbiarrak sei urte eman zituen aurretik Astanan, 2015 eta 2020 artean, eta Movistarrek fitxatu zuen ondoren. Duela hilabete, baina, kontratua eten zuten, Espainiako Itzulian gertatutakoaren ondorioz.
Miguel Angel Lopez txirrindulari kolonbiarra. Argazkia: Efe.
Miguel Angel Lopez txirrindulari kolonbiarra Astana taldera itzuliko da, aurretik bertan sei denboraldi eman zituen taldera, azken urtea Movistarren egin ostean. 'Superman' Lopez taldeko liderra izango da.
"Miguel Angel Lopez liderra Astana Kazakhstan taldera itzuliko da. 27 urteko txirrindulariak bi urterako kontratua sinatu du taldearekin, 2022 eta 2023. urteetarako", iragarri du Astana taldeak.
Miguel Angel Lopez Movistarren fitxaketa entzutetsua izan zen 2021era begira, baina kolonbiarrak ez du aurreikusitako errendimendua eman. Hala ere, kontratua luzatuko ziotela adierazi zuten, baina Espainiako Vuelta sailkapen nagusian hirugarren zegoela uzteko aldebakarreko erabakia hartu zuen, eta, horren ostean, Movistarrek txirrindulariaren kontratua etetea erabaki zuen irailaren erdi aldera.
"Etxera itzultzea da"
"Astana taldera itzultzea etxera itzultzea da. Ziklismo profesionalean aurrera egin nahi duen txirrindulariak aldaketak egin behar ditu bere ibilbidean esperientzia berriak izan ahal izateko", esan du Lopezek.
Miguel Angel Lopezek sei denboraldi eman zituen Astanan, 2015 eta 2020 artean, eta sei garaipen lortu zituen Suitzako Itzulian (2016), Kataluniako Itzulian (2019) eta Kolonbiako Itzulian (2019). Horrez gain, Frantziako Tourreko eta Espainiako Itzuliko etapak ere irabazi zituen, eta Vueltan eta Giroan podiumera igo zen.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa