Txirrindularitza
Flandrian
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Girmayren zilarra bere herrialdeak Txirrindularitzako Munduko Txapelketa batean lortzen duen lehendabiziko domina da.
Albisteak (5)
Filippo Baroncinik (21 urte) irabazi du ostiral honetan Flandriako Munduko Txapelketako 23 urtez azpiko errepideko proba, amaierarako 5 kilometro falta zirenean egindako erasoari esker. Bera zen lasterketa irabazteko faborito nagusienetako bat.
Podiumeko beste bi postuak Biniam Girmay eritrearrak eta Oolav Kooij herbeheretarrak eskuratu dituzte, hurrenez hurren. Afrikarrak ezustean harrapatu ditu gainerako txirrindulari guztiak azken esprintean, eta bere herrialdearentzako lehen domina erdietsi du Txirrindularitzako Munduko Txapelketa batean.
Xabier Mikel Azparren gipuzkoarrak 75. postuan bukatu du lasterketa, garailearengandik 4:30era.
LASTERKETAKO SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - BARONCINI Filippo (Italia) 3:37:36
2 - GIRMAY HAILU Biniam (Eritrea) +0:02
3 - KOOIJ Olav (Herbehereak) d.b.
4 - GAZZOLI Michele (Italia) d.b.
5 - ASKEY Lewis (Britainia Handia) d.b.
6 - NYS Thibau (Belgika) d.b.
7 - COLNAGHI Luca (Italia) d.b.
8 - PENHOËT Paul (Frantzia) d.b.
9 - RANGEL COSTA Vinicius (Brasil) d.b.
10 - LAMPERTI Luke (Ameriketako Estatu Batuak) d.b.
75 - AZPARREN Xabier Mikel (Espainia) +4:30
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa