Txirrindularitza
2022ra arte
A. A. | EITB MEDIA
Mikel Aristik, Iker Ballarinek, Joan Bouk, Gotzon Martinek eta Antonio Sotok 2022ra arte luzatu dute euren lotura talde laranjarekin.
Antonio Soto Murtziako Itzulian. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeak bost txirrindulariren kontratua berritu duela iragarri du astelehen honetan. Hala, Mikel Aristi gipuzkoarrak (1993), Iker Ballarin arabarrak (1997), Joan Bou valentziarrak (1997), Gotzon Martin bizkaitarrak (1996) eta Antonio Soto murtziarrak (1994) beste denboraldi bat emango dute talde laranjan, 2022ra arte.
Aristik, Bouk, Ballarinek eta Sotok bi urteko zikloa bete dute Euskaltel-Euskadin, eta Gotzon Martinek, aldiz, lau denboraldi egin ditu dagoeneko bertan.
Horrenbestez, dagoeneko 12 dira datorren denboraldiari begira Euskaltel-Euskadik baieztatu dituen txirrindulariak: batetik, aipatutako bostak; bestetik, kontratua indarrean duten Xabier Mikel Azparren, Mikel Bizkarra, Julen Irizar, Mikel Iturria, Juanjo Lobato eta Luis Angel Mate. Horiei beste bat gehitu behar zaie, taldera iritsi berri den Unai Iribar, hain zuzen ere.
#EuskaltelEuskadi
— FundaCiclistaEuskadi (@FundaCiclisEusk) September 22, 2021
¿ ¡Renovaciones! ¿
¿ Mikel Aristi, Iker Ballarín, Joan Bou, Gotzon Martín y Antonio Soto continuarán con nosotros en 2022. https://t.co/FgFJQggaWD
¿ Ezinbestekoak dira taldea sendotzeko eta hazteko. https://t.co/81h8oUvLDn#IndarrakBatuta #UnimosFuerzas pic.twitter.com/jxAv1qqZPn
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa