16:56

Txirrindularitza

Aste honetan

Euskaltel-Euskadik Italiako 4 klasiko jokatuko ditu

EITB MEDIA

Toscanako Giroan, Sabatini Kopan, Pantani Memorialean eta Mateotti Sarian hartuko du parte euskal taldeak.

  • Euskaltel-Euskadi, Italian. Argazkia: EFE

    Euskaltel-Euskadi, Italian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Itzulia bukatuta Euskaltel-Euskadik beste erronka batzuk ditu aste honetan bertan.

David Etxabarri kirol-zuzendari dutela asteazkenean Toscanako Giroan, ostegunean Sabatini Kopan, larunbatean Pantani Memorialean eta igandean Mateotti Sarian hartuko du parte euskal taldeak.

Talde laranjan Antonio Angulo, Iker Ballarin, Gari Bravo, Unai Cuadrado, Txomin Juaristi, Juanjo Lobato eta Gotzon Martin ziklistak izango dira lau lasterketetan parte hartzeko.

"Karrera horietara gogotsu goaz, Vueltan erakutsitako ilusio bera erakusteko asmoz. Taldea nahiko orekatua da eta lasterketak ezagutzen ditugu, beraz ondo egin dezakegula uste dut",  adierazi du Jorge Azanza Euskaltel-Euskadiko kirol-zuzendariak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena