Txirrindularitza
Italia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Italiarrak Remco Evenepoel garaitu du esprintean. Benoit Cosnefroy frantziarrak osatu du txapelketako podiuma, hirugarren.
Remco Evenepoel, Sonny Colbrelli eta Benoit Cosnefroy. Argazkia: UEC.
Sonny Colbrellik irabazi egin du errepideko Europako Txapelketa. Italiarrak Remco Evenepoel garaitu du esprintean. Benoit Cosnefroy frantziarrak osatu du txapelketako podiuma, hirugarren.
Evenepoel gazteak Povoko mendatean egindako erasoak hankaz gora jarri du faboritoen taldetxoa. Horren ondorioz, Pogacarrek atzean geratu da eta ihesaldiko taldetxoa sortzea lortu du belgikarrak, Benoit Cosnefroy eta Sonny Colbrellirekin batera.
Belgikarrak ihesaldiko kideak atzen usteko saiakerak egiten ibili da denbora oro, baina ez du bere helburua lortu italiarrarekin. Hori horrela, esprintean erabaki da Europako txapelketa, Colbrelliren garaipenarekin.
Horrenbestez, Sonny Colbrelli Europako txapeldun berria da. Atzetik, Evenepoel bigarren izan da eta Cosnefroy hirugarren, 1'30"-ra.
Errepideko Europako Txapelketaren sailkapena
1 - COLBRELLI Sonny (Italia) 4:19:45
2 - EVENEPOEL Remco (Belgica) " "
3 - COSNEFROY Benoit (Francia) + 1'30"
4 - TRENTIN Matteo (Italia) + 1'44"
5 - POGACAR Tadej (Eslovenia) + 1'44"
6 - HIRSCHI Marc (Suitza) + 1'44"
7 - HOELGAARD Markus (Norvegia) + 1'44"
8 - HERMANS Ben (Belgika) + 1'46"
9 - SIVAKOV Pavel (Errusia) + 1'49"
10 - CAMPENAERTS Victor (Belgika) + 5'41"
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa