20:04

Txirrindularitza

31 urte ditu

Fabio Aruk erretiroa hartuko du Espainiako Itzulia amaitu ostean

EITB Media

Italiarrak agur esango dio txirrindularitza profesionalari abuztuaren 14an hasi eta irailaren 5ean bukatuko den Vueltan parte hartu eta gero.

  • Fabio Aru

    Fabio Aru. Argazkia: @QhubekaAssos

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fabio Aru txirrindulariak erretiroa hartuko du 2021eko Espainiako Itzulia amaitu ostean, 31 urteko italiarrak ostegun honetan jakinarazi duenez. Abuztuaren 14an hasi eta irailaren 5ean bukatuko den Vueltan parte hartuko du, eta lasterketa amaitu ostean agur esango dio txirrindularitza profesionalari.

UAE Emirates taldean lesioz jositako hiru urte eman zituen, baina iragan astean amaitu zen Burgosko Itzulian maila bikaina eman zuen Qhubeka NextHash taldean. Bigarren izan zen sailkapen nagusian, Mikel Landa irabazlearen atzetik.

"Erabaki hau hartzea ez da erraza izan, baina asko pentsatu eta familiarekin hitz egin ondoren erabaki dut. 16 urte eman ditut bizikleta gainean, eta hamarkada bat baino gehiago profesional mailan. Orain, ordea, nire familiari lehentasuna emateko momentua iritsi da", adierazi zuen Aruk Burgosen.

Fabio Aruk mundu guztia harrituta utzi zuen 2014ko Giroan, etapa bat irabazita eta sailkapen nagusiko hirugarren postua lortuta. 2015ean, bigarren izan zen Giroan eta Espainiako Itzulia irabazi zuen.

"Bizikletaz gozatzen jarraituko dut aurrerantzean, horixe egitea maite baitut. Orain, Vueltan ahalik eta lan onena egitea da nire helburua, baita Qhubeka NextHasheko nire taldekideei laguntzea. Normala da nire ibilbideari Espainian ematea amaiera, oroitzapen bikainak ekartzen baitizkidate lasterketak zein herrialdeak", esan du Aruk.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena