17:50

Txirrindularitza

76. ekitaldia

Ander Okamikak debuta egingo du Espainiako Itzulian Burgos BH taldearekin

EITB MEDIA

Será la primera prueba de tres semanas que dispute el ciclista de Lekeito proveniente del triatlón.

  • Burgos BH taldeak Vueltara eramango duen zortzikoa.

    Burgos BH taldeak Vueltara eramango duen zortzikoa. Foto: @BurgosBH

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Burgos BH taldeak larunbat honetatik aurrera Espainiako Vueltako 76. edizioan arituko diren zortzi txirrindulariak nor izango diren jakinarazi du asteazken honetan. Burgosko taldearentzat denboraldiko helburu nagusienetakoa izango da, lasterketa bertako hiriburuko katedraletik aterako baita 7 kilometroko erlojupeko batekin. Gainera, hurrengo bi etapak ere Burgosko probintzian barrena jokatuko dira.

Taldeko zuzendari bizkaitarrak, Ruben Perezek (Zaldibar, 1981), aukeratutakoen artean, Ander Okamika dago. Hala, Lekeitioko txirrindulariak profesional gisa korritzen duen estreinako urtean, hiru asteko lasterketa ezagutzeko aukera izango du.

Donostiako Klasikoan eta Burgosko Itzulian egotea eragotzi zion gastroenteritis prozesua atzean utzi ostean, Okamika "gogo eta ilusio handiarekin " agertu da hiru handietako bere lehen lasterketari aurre egiteko.

Ruben Perezen aburuz, Okamika "fondista handia da, eta ondo moldatzen da aldapetan. Uste dut denok harrituko gaituela. Espero dut bere egun handia izango duela, eta gai izango dela barruan duen hori ateratzeko".

Bizkaiko txirrindulariarekin batera, Dani Navarro, Angel Madrazo, Diego Rubio, Jetse Bol, Oscar Cabedo, Carlos Canal eta Pelayo Sanchez arituko dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena